Jardunaldi hauetan entzungo diren ahotsak azpiegitura honen aldekoak baino ez dira izango berriz ere, momentu bakar batean ere ez dute zalantzan jarriko zorakeri honi amaiera eman behar zaionik, kontrakoa, Ana Oregi, Urkulluren Gobernuko Sailburua pozarren dago Madrilgo Gobernuak 2019rako jarri dielako lanei bukaera epea.
Jardunaldian parte hartuko duten enpresak: Construciones Viuda de Sainz, Thales, Orona, Grupo Balzola, Grupo Campezo, Dragados, Cycasa canteras y construcciones, Saitec, Altuna y Uria, Fulcrum, Fomento de Construcciones y Contratas (FCC), Siemens, Construcciones Moyúa eta Elecnor dira, eta badakigu herritarren beharrizanen arabera baino, hauen negozio interesetarako hartuak dituztela AHTarekin aurrera egiteko erabakiak.
Betiko diskurtsoak izango dira Euskalduna Jauregian, interes publikoaren alde eraikiko dutela, tren honek Europarekin batzen gaituela... dagoeneko beraiei ere gero eta gehiago kostatzen zaie jendartean diskurtso hau sozializatzea. Euskal Herrian, makro azpiegitura honek arrazoi ekonomiko, sozial eta ingurumenari dagozkienagatik, oposizio zabal eta anitz izan du planteatu zenetik oso agerikoak diren arrazoiengatik. LAB sindikatua, beti egon da, eta egongo gara oposizio horretan kokatua eta antolatua AHTa gelditzeko borrokan, langileon kalterako baino ez den proiektu elitista bait da.
AHTa ez da bideragarria eta beste egoera sozio ekonomiko batzuetan jendarteak argi bazuen ez zuela diru publikoa horrela gastatu nahi, diru publiko hori arlo sozialetik, hezkuntzatik, osasungintzatik kentzen ari zaizkigun honetan, gutxi batzuen negoziorako bideratzea genozidioa dela deritzogu.
Puntu honetararte helduta, proiektua atzeraezina dela saldu nahi digute behin eta berriz, ba zulo honetan langileak eta orohar herritar guztiak sartzea beraien ardura baino ez da, eta noizbait ondorioak ekarri beharko dizkie erabaki horren erantzuleei. LABek obrak gaur bertan gelditzea arduraz jokatuz, moratoria eta auditoria soziala exijitzen die proiektuan arduradun diren administrazio ezberdinei.