San Mamesek baditu abesti berriak, Athletic animatzeaz arduratuko direnak. Urtarrilaren 18tik otsailaren 26ra bitartean iraun du 'Athletic Animatu' lehiaketak eta bertan, hainbat lagunek parte hartu dute. Atzo banatu ziren sariak Bilboko Abesbatzaren Elkartean; bat gaztelerazko atalean, Patricia Mourelos izan zen garaile (Athletic Geuria) eta bi euskarazkoan; Josu Bergarak eskuratu du lehen saria (Gure Kanta) eta Olaia Kortazarrek bigarrena (Garaitezinak).