Eskari-egileei deitzeko, Udalak 6.564 gutun bidali zituen deialdiarekin, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta hitzorduaren eguna eta ordua zehaztuz. Bestalde, 5.379 SMS eta 768 mezu elektroniko ere bidali zitzaizkien laguntzarako hitzordua eskatzean datu horiek eman zituztenei. Pertsona horiei urriaren 15a baino lehenago erantzungo zaie, horretarako jarritako egutegiaren arabera.
6.600 pertsonari emango zitzaien hitzordua, baina 36 baztertu egin dira. Beraz, 6.564ri egin zaie deialdia gutunen bidez.
Azkenik, emandako 6.564 hitzorduetatik, 3.423ri atendituko zaie 2014an ere jaso zutelako laguntza, eta behar bezala justifikatu zutelako epearen barruan.
Beste 3.177 pertsonak ere eskatu zuten hitzordua, BilbaoClicken bidez (1.843 eskari), Udalaren web orriaren bidez (731 eskari) edota Saileko bulegoetara edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara joanda (603 eskari).
Hitzorduen deialdi horiek bidali aurretik, 1.471 pertsonari egin zitzaien kasu. Horietatik 1.446ri deitu zitzaien 2014an ere eman zitzaielako laguntza eta 65 urte edo gehiagokoak zirelako. Gainerakoak, 104ko laguntzarik jaso ezin zutenak izan dira, eta, hortaz, lehentasuna eman zaie aurten.
Beraz, batuketa hau egiten badugu, hau da, deitutako eta atenditutako 1.471 pertsona gehi gaurtik aurrera atenditzeko deitutako 6.564 pertsona, hauxe ateratzen zaigu: Udalak 8.035 pertsona deitu dituela. Kopuru horri gehitu behar zaie beste prozesu batzuetan gizarte-langileak atenditutako pertsonak eta premiaren ondorioz larrialdietako laguntza tramitatuko zaie, oraindik zerrendan ez badaude ere.
Hala berean, gaurtik aurrera (martxoaren 9a, astelehena) itxaron-zerrendan alta emateko aukerarekin, bai Udalaren web orrian, bai BilbaoClikck puntuetan.
2015era aurrekontua
Aurrekontuko kopuruari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak otsailaren 27an Bilborako 4.599.613 euroko aurrekontua finkatu zuen, 2014koa baino handixeagoa, % 4 hain zuen.