Ibilaldia euskara sustatzeko gertakari bat da; ikastolek 1978an sortu zutena; dena dela, ez du beti zentro berak organizatzen, urtero herri desberdin bateko ikastola batek baizik. “Ibilaldia” hitzak esaten duen bezala, ibilbide bat dauka, eta, aurten, inoiz baino gehiago, ibilbide urbanoa izango da. Urtero milaka pertsona erakartzen dituen jai hori, bide batez, proiektu konkretu bat finantzatzeko erabili ohi da, eta, urte honetan, areago oraindik, ikastola hau berria delako.
Igande batean egiten da; hortaz, aukera ezin hobea izango da egun zoragarri bat igarotzeko lagunekin; bidenabar, ikasleek ez ezik, gurasoek, umeek eta hirugarren adineko pertsonek ere parte hartu dezakete. Ibilaldiak hainbat eta hainbat pertsona biltzen dituenez, Bilbo inoiz baino euskaldunago sentitu daiteke, eta, horrez gain, inguruko merkatua suspertuko da ezinbestez. Gainera, ibiltzea eta euskaraz hitz egitea ondo etorriko zaigu guztioi.
Ibilaldia euskararen aldeko ekintza bat mundu osoan ezagutzen den hiri batean egiteak, Bilbon alegia, erakusten du zer-nolako garrantzia duen euskarak. Gero eta dimentsio handiagoa hartzen ari da; beraz, gero eta jende gehiagok euskara ezagutuko du, eta euskararen hobe beharrean izango da.
Dena ez da arrosa kolorekoa, ordea. Ibilaldira datozen gazte asko parranda egitera eta barrenak alkoholez betetzera etortzen dira; horrenbestez, horrek Ibilaldiaren muina hondatzen du. Are gehiago, askok eta askok erdaraz jarduten dute barra-barra, euskararen garrantzia alde batera utzita. Hori gutxi balitz, hiria zikinkeriaz beteta geratzen da. Gainera, zarata ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Horrelako ospakizun gehiago sortu beharko genituzke. Hainbat eta hainbat ikastetxek behar dituzte diru-iturriak eta urtean behin bakarrik egitea gutxi iruditzen zait. Hala ere, izugarrizko lana egiten da albait jende gehien hurbildu dadin eta, batez ere, egun on bat pasa dezaten. Azken finean, denon artean halako proiektua sustatzea ezinbestekoa dela deritzot, askoren artean gauza handiak lortu daitezke eta.
Harrobiako HABE 3ko ikasleak
[2015/02/20] Zea Mays taldearen 'Harro Ibili' abestia 2015eko Ibilaldirako
[2015/01/23] Harro ibiltzeko bertso-bazkaria
[2014/11/14] Ibilaldia 2015 aurkeztuko dute igandean
[2014/07/01] Bilbon ospatuko da 2015eko Ibilaldia Harrobia zentroak antolatuta