Mahou San Miguelek La Salveren akzioen %25 erosi du. Datu horrek plan estrategikoarekin aurrera egiteko aukera ematen dio Bilboko enpresari eta datozen lau urteotan hiru milioi euro inbertitzea ahalbidetzen dio, 20 lanpostu lortzeko eta 14 milioi euro fakturatzeko. La Salve Bilbaok hasieratik adierazi du Bizkaian zein Euskal Herrian "aberastasuna sortzeko konpromisoa duela".
Jon Ruiz La Salveko zuzendariaren esanetan "hitzarmen hau posible izan bada, bi enpresek konpartitzen ditugun balio esker izan da. Mahou San Miguel zein La Salve Bilbaorentzat guztiz garrantzitsuak dira benetakotasuna, tradizioa, produktuaren kalitate gorena eta inguruan dugun komunitatearekin harremanak izatea eta sendotzea. Biak gara familia giroan sortu ziren enpresak, biok dugu atzean ehundik gora urtetako historia eta biontzat da berrikuntza etorkizun berme. Hitzarmen honek berebiziko garrantzia du guretzat, ilusio handia egiten digu eta La Salverentzat anbizio handiko helburuak jartzera eramango gaitu".
Mahou San Migueli, berriz, hitzarmen honek Euskal Herriarekin duen harreman estua areago sendotzen lagunduko dio. San Miguel euskal merkatuan oparo saltzen den garagardoa izateaz gain, bertako hainbat ekimenen laguntzaile eta babesle ere bada. Athletic Cluben zein Eibar Kirol Elkartearen babesle, adibidez, eta Bilboko Guggenheim Museoaren enpresa-laguntzaile.