Larunbateko 'Shopping Eguna'-k erosketak eta dibertsioa uztartu nahi ditu

uriola.eus 2015ko mar. 12a, 15:24

Bilbao Centroko eta Alde Zaharreko merkatariek larunbateko jairako prestatu dituzten jardueren aurrerapena egin dute gaur: emanaldiak kaleetan, deskontuak dendetan, dastaketak, moda-desfileak eta mota guztietako ekitaldiak.

Bilboko kaleak "nahitaezko hitzordu dibertigarri" bihurtzeko asmoz haitatu dute 2015eko Shopping Egunaren goiburu bezala 'Bilbao se lleva-Bilbo eroaten da'.

Larunbatean, martxoak 21, izango da, hain zuzen ere udaberria, urtaro "itxaron eta desiratua". "Bilbotar guztiek eta bisitatzen gaituztenek hitzordua presta dezaten", Bilbao Centroko eta Alde Zaharreko merkatariek, Udalaren laguntzarekin, "handiro" iragartzea erabaki dute. Horretarako, Plaza Biribilean, Terminus eraikineko "pertxatik" zintzilik, kolorez beteriko lona bat paratu dute. 12,20 metro zabal eta 14,90 altu da eta '¡Por fin primavera!' leloa ageri da bertan.