Mercadonak Boluetan saltokia zabalduko du 2016an

uriola.eus 2015ko mar. 23a, 11:34

Bilboko lehen bi Mercadona saltokien kokapena ezaguna da, Urkixo zumarkalean –San Mames zelaiaren ondoan– eta Urretxindorra ikastolako lursailean. Hirugarrena, Boluetan zabalduko dutela eman berri dute jakitera.

Mercadonak Euskal Autonomia Erkidegoan bere negozioa zabaltzeko planean –25 saltokiren irekiera iragarri zuen EAEn–, Bilbon 2016an saltoki berri bat zabalduko duela adierazi du. Non eta Bolueta auzoan, Bilbo-Galdakao errepidean. 2009. urtera arte Deia egunkariaren egoitza izan zen lursailean, hain zuzen ere, 1.500 metro kuadroko espazioan.

Boluetakoa Mercadona enpresa valentziarrak Bilbon zabalduko duen hirugarrena da. 2016an hortaz, bi saltoki zabalduko ditu. Bata, San Mames futbol zelaiaren ondoan, Urkixo zumarkaleko 86 zenbakian. Bestea, Boluetakoa izango da. 2017rako beriz, aurreikusi du Irala auzoan, Urretxindorra ikastolako lursailean beste saltoki bat zabaltzea.

Mercadonak urtean 252 milioi euroko balioa duten erosketak egin zizkien EAEko hornitzaileei gaur jakitera eman duenez.