Bilboko Nazioarteko Miliak X. urteurrena ospatuko du martxoaren 28an

uriola.eus 2015ko mar. 24a, 14:27

Larunbateko lasterketak luxuzko kartela du aurten, estatu mailako hiru txapeldun eta lasterketa beraren bost irabazle izango baitira. Probako ibilbideak 1.609,344 metro ditu eta Bilboko Kale Nagusian zehar garatuko da.

Bilboko Nazioarteko Miliak bere hamargarren urteurrena ospatzen du. Aurtengo proba, "10.edizioa, goi mailako 10eko lasterketa" lelopean, datorren larunbatean ospatuko da, martxoak 28, eta goizeko 10:40tan emango zaio hasiera Bilboko Kale Nagusian.

Nazioarteko Milia, Bilbao Atletismo Santutxu taldeak antolatuta, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren laguntzarekin, Bizkaiko hiriburuko proba gisa kontsolidatu da eta hiri-lehiaketa garrantzitsuenetarikoa bihurtu da estatu mailan. Izan ere, lasterketa Espainiako Atletismoko Erreal Federazioko eta Bizkaiko Atletismo Federazioko  egutegietan dago sartuta.

Hamargarren edizio honetan, Nazioarteko Miliak 1.300 zenbaki izango ditu eskuragarri atleta federatuentzat. Goi mailako, open, beterano eta gazte-junior probak izango ditu eta guztira 1.609,344 metro izango dituen hiri-ibilbidea osatu beharko dute, emakumezkoen zein gizonezkoen kategoriatan. Txapelketaren programak gainera, eskola probak eta lasterketa paralimpikoa ere jasotzen ditu. Proba hauen distantzia 80 eta 1.000 metrotakoa izango da, adinaren arabera.

Goi mailako atletak 

Gauzak horrela, ikuslegoak Bilboko Kale Nagusian Espainiako hiru atleta txapeldun ikusteko aukera izango du: Kevin Lopez (800m), Elena Garcia Grimau (3.000m) eta Solange Pereira (1.500m), Espainiako 1.609 metrotako "erregina". Pereira, errepide modalitatean, hiru aldiz izan da Espainiako Miliaren irabazle eta pista estalian, 1500 metrotako Espainiako txapelduna ere izan da.

Bilboko Milia irabazi dutenak ere izango dira aurtengo edizioan: Margarita Fuentes-Pila (2008), Isabel Macias (2013) eta Alvaro Rodriguez, 2008ko eta 2009ko txapelduna. Horiekin batera, 2012ko irabazlea den Victor Garcia madrildarra ere izango da. Baita Manuel Olmedo ere, 2010an eta 2014an garaipena erdietsi ostean, azken hau 4:30eko denborarekin, garaipena berresten saiatuko da. 31 urteko sevillarrak lasterketa hau hiru aldiz irabaziko duen lehenengo atleta izateaz gain,  2010ean lortutako 4 minutu eta 24 segunduko errekorra hausten saiatuko da.