Postaz bozkatzeko tramiteak egiteko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2015eko apirilaren 1a

2015eko Udal eta Foru hauteskundeak maiatzaren 24ean ospatuko dira. Ondorioz, martxoaren 31tik maiatzaren 14ra bitartean, posta bidezko bozka emateko aukera egongo da.

- Eskaera epea: martxoaren  31tik maiatzaren 14a arte.

- Tokia: Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correos-eko edozein bulegotan eta EH   Bilgunen jaso daitezke (Helbidea: Arenal 2; Tel.: 94 415 24 31 / Ordutegia astegunetan 10:00etatik 13:45etara eta 16:30etatik 19:30etara; larunbatetan 11:00etatik 14:00etara).

Prozedura

• Posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia bete: Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsona orok inprimakia bete eta behin sinatu ostean, Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.

Ohar garrantzitsua: Posta bidezko bozka behin eskatuta ezin da dagokion mahaian bozkatu.

• Correos-ek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du.

Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:

▪ Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.

▪ Errolda-ziurtagiria.

▪ Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.

▪ Azalpen orria.

Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

• Bozka:

Behin dokumentazioa jasota:

▪Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du  gutun-azala itxiz.

▪Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.

▪Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (maiatzak 20).

Ohar garrantzitsua: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.