Apirilaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an luzatu ahalko da establezimenduak ixteko ordua, eguneko ordutegia duten establezimenduen kasuetan izan ezik.
14/2014 Dekretuak aldatutako 296/1997 Dekretuaren 12. eta 13. artikuluekin bat etorrita hartu du erabaki hau Udalak.
Dekretu horrek, jaietan edo turismoaren ikuspuntutik interesgarri moduan sailkatutako ekitaldietan, udalei aukera ematen die establezimenduak ixteko ordutegia luzatzeko.