Zabalgunean euskal diseinuko marken salmenta eta erakusketa

uriola.eus 2015ko api. 1a, 15:16
Argazkia: @packtxikito

Zabalguneko eraikinak 'Market basque FEST' hartuko du, euskal diseinuko marken salmenta eta erakusketa barne hartzen dituen azoka. Basque FEST jaialdiaren hirugarren ediziora moda, merchandising eta souvenir etxe gehiago batu dira, eta, hortaz, shopping-ean aritzeko leku aparta izango da.

Honako etxe hauek aukeratu dira: Txikito (DT Creativos), Bilbao Lovers, Beletxara, Arte Sanna Natural, Batela, Ohialki Kiliken, Almudena Aguirre, Iki Popoki, Biskay Proyect, Onddo ta Punto, Laga, Línea Bilbao, KOT, Nerea Lurgain, Hunccha, Vashechauncuadro, Matxi Glass, Attakontu, Armuseli eta Mercedes Suengas.

Horrez gain, Enkarterri eskualde turistikoak stand eta produktu anitzeko denda bat ere izango du, bertan zonalde horretako produktu tipikoak sustatzeko, baita turismoa erakartzeko gako nagusiak ere, esaterako Boinas La Encartada Museoa, Arenatzarte (paperezko arropen bildumarekin), edota El Pobaleko burdinola.

Zabalguneko azoka hiriko estetikarekin girotu da, eta photocall bat, Bilboko txoko ospetsuenekin selfieak egiteko aukera eta DJ+Txalaparta fussion emanaldia eskainiko ditu.

 

LEKUA: Zabalguneko eraikina

EGUNA: Ostegunetik, apirilak 2, igandera, apirilak 5

ORDUA: 11:00-15:00 / 17:00-21:00

 

www.basquefest.com