Bilbon amaitu zen lehen etapan esprintean Michael Matthews (OGE) izan zen azkarrena. Pasa den edizioan Gasteizen lortu zuen balentria errepikatzeko ohorea izan du australiarrak. Bere atzetik aurreko urteko beste protagonistetako bat sartu da, Michal Kwiatkowski (EQS), eta hirugarren Ilnur Zakarin (KAT) errusiarra.
Zalaparta eta haserrea sortu du lehen etapa amaieran izandako erorikoak, helmugarako bidea gaizki seinalizatuta egoteari egotzi baitiote txirrindulariek gertatutakoa. Lau ziklistak min hartu zuten.
Lehen egunaren ostean, puntukakoaren eta liderraren maillotak Michael Matthewsentzat dira, Omar Fraile (CRJ) jabetu da Tarteko Helmugen eta Mendiko maillotarekin, eta azkenik, taldeka Etixx-Quick Step da nagusi.
Gaurko bigarren etapa (Bilbo-Gasteiz) da 55. edizio honetako luzeena, 175,4 km baititu. Itsas mailatik gora egin beharko du tropelak Gasteizerako bidean. Tartean bost izango dira igo beharreko mendateak: Urduña (1. mailakoa), Añanako Salinas (3. mailakoa), San Martin de Zarreko gaina (3. mailakoa), Zaldiaraneko gaina (3. mailakoa) eta Gasteizko gaina (3. mailakoa). Aurreko edizioetan bezala, mendate hauek gainditzen dituzten esprinterren artean izan daiteke etapa garaipena.
5 minutu beranduago protesta gisa
12:50ean da abiatzekoa Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, baina bost minutuko atzerapenarekin hasiko da atzo helmugarako bidea gaizki seinalizatuta egoteagatik protesta neurri gisa.
Eragozpenak
Atzo zein gaur eragozpenak izango dira ibilgailuen trafikoan, eta aparkalekuak, azalekoak nahiz lurpekoak, aldi baterako itxita egongo dira auzo batzuetan: Abandon, Indautxun, Deustun, Gaztelekun (Kastañosen), Uribarrin, Matikon, Zurbaranen, Arabellan, Otxarkoagan eta Txurdinagan.
Ildo beretik, Itzuliak hiriko kaleak zeharkatzen dituen bitartean kale batzuk aldi baterako itxi eta hesitu egin beharko dira, betiere egoki seinaleztatuta.
Halere, eta gomendio orokor bezala, ez da ikuslerik eta autorik egon beharko lasterketak igaroko dituen biribilguneetan.
Trafikoaren kontrola Bilboko Udalaren esku egongo da, Ertzaintzarekin lankidetza estuan, eta azken erakunde horrek indartu egingo du hiri-segurtasunaren alorrari lotutako lana.
MUNTAKETA LANAK EGITEKO ETENALDIA (12:00ak arte)
Helmugako muntaia kendu ahal izateko, igandetik, hilaren 5etik, trafikorako itxita egongo den Anselmo Clavé kalea ez da berriz irekiko astearteko, apirilaren 7ko, 12:00ak arte.
ETENALDIA - Abandoibarra (09:00etatik 13:30era)
Abandoibarra etorbidea moztu egingo da Euskalduna Jauregirako noranzkoan, Guggenheim Museoaren alboko biribilgunetik hasi eta Ramon Rubial kaleraino, bi puntu horiek libre egongo diren arren. Ibilgailuek ordezko ibilbide hau erabili beharko dute: Uribitarte kalea-Uribitarte erranplak - Mazarredo zumarkalea - Euskadi plaza - Ramon Rubial kalea.
ETENALDIA - Irteera neutralizatua (12:30etik 13:00etara)
Trafikoa itxita egongo da honako ibilbide honetan: Abandoibarra etorbidea - Jesusen Bihotza plaza - Sabino Arana etorbidea - Zunzunegui etorbidea - Gurtubay - Montevideo etorbidea - Basurtu-Kastrexana errepidea.
Aparkalekuak kentzea
Apirilaren 5eko, igandeko, 00:00etatik aurrera, Kale Nagusiaren amaieran kokatuta egongo den helmugatik hur dauden aparkaleku guztiak kendu egingo dira. Zehazki, neurriak honako kale hauetan eragingo du:
- Kale Nagusia, Moiua plazatik hasi eta Jesusen Bihotzeraino.
- Sabino Aranaren alboko bidea, Rodriguez Ariasetik Kale Nagusiraino.
- Anselmo Clavé.
- Maria Diaz de Haro, kalearen bi alboetan, Kale Nagusitik hasi eta Poza Lizentziaturainoko tartean.
- Rodriguez Arias, Areiltza Doktorea eta Sabino Arana bitartean.
- Areiltza Doktorea, kalearen bi alboetan, Kale Nagusitik hasi eta Rodriguez Ariaserainoko tartean.
- Abandoibarra etorbidea, Ramon Rubial kaletik hasi eta Guggenheim Museoko biribilguneraino.
Eragozpenak garajeetarako sartu-irtenetan apirilaren 6an
Trafiko-etenek dirauten bitartean, ibilbidean dauden pasabide eta garaje guztiak itxita egongo dira honako ordutegi hauetan:
- Kale Nagusia (Areiltza Doktorea / Jesusen Bihotza): 07:00etatik 24:00etara.
- Kale Nagusia (Moiua plaza / Areiltza Doktorea): 10:00etatik 24:00etara.
- Gainerako ibilbidea: 15:30etik 18:00etara.
Eragozpenak egoiliarren aparkalekuetan
Euskadi Plazako aparkalekua
Astelehenean, hilaren 6an, eta asteartean, hilaren 7an, ezin izango da Ramon Rubial kaletik sartu lasterketa abiatzen den bitartean: 12:30etik 13:45era gutxi gorabehera. Gainera, apirilaren 6an ezin izango da Ramon Rubial kaletik sartu 15:30etik 18:00etara.
Mazarredoko egoiliarrentzako aparkalekua
Astelehenean, hilaren 6an, eta asteartean, hilaren 7an, ezin izango da Ramon Rubial kaletik sartu lasterketa abiatzen den bitartean: 12:30etik 13:45era gutxi gorabehera. Ibilgailuak irteteko, ordea, ez da aldaketarik egongo.
Basterrako egoiliarrentzako aparkalekua
Kale Nagusia eta Anselmo Clavé kalea ixten direnean, aparkalekurako sarbidea itxita egongo da, igandeko, apirilaren 5eko, gaueko hamabietatik hasi eta asteleheneko, apirilaren 6ko, gaueko hamabietara arte. Hilaren 5ean eta 7an aparkalekuan sartu eta bertatik irten ahal izango da, baina kontrola egongo da sarreran nahiz irteeran.
Casildako egoiliarrentzako aparkalekua
Ezin izango da Anselmo Clavé kaletik sartu igandeko, hilaren 5eko, gaueko hamabietatik asteleheneko, hilaren 6ko gaueko hamabiak arte. Maximo Aguirreko irteera Deustuko zubirantz izango da 15:30etik 18:00etara.
Areetako aparkalekua
Apirilaren 6an Areetatik baino ezin izango dira egin sartu-irtenak, 13:00etatik 13:45era eta 15:30etik 17:00etara, gutxi gorabehera.
Plaza Barriko eta Prim-Dolaretxeko aparkalekua
Apirilaren 6an Mercedeko Zubitik baino ezin izango dira egin sartu-irtenak, 13:00etatik 13:45era eta 15:30etik 17:00etara, gutxi gorabehera.
Gas plazako egoiliarrentzako aparkalekua
Astelehenean, hilaren 6an, itxita egongo da 13:00etatik 13:45era eta 15:30etik 17:00etara, gutxi gorabehera.
Areiltza Doktoreko aparkalekua
Apirilaren 6an Areiltza Doktoretik egingo dira sartu-irtenak, kontrako noranzkoan, Rodriguez Ariaseraino. Azken kale hori moztuta dagoen bitartean ezin izango da aparkalekutik irten, 17:15etik 18:45era.
Eskolapioetako aparkalekua
Astelehenean, apirilaren 6an, aparkalekutik kontrako noranzkoan irtengo da Henao kaletik Heros kaleraino, 15:30etik 18:00etara.
Campuzanoko egoiliarrentzako aparkalekua
Apirilaren 6an Gregorio de Revillatik izango da sarbidea, kontrako noranzkoan, Rodriguez Arias kaletik. Azken kale hori moztuta dagoen bitartean ezin izango da aparkalekutik irten, 17:15etik 18:45era.
Harritxoen kaleko aparkalekua
Astelehenean, apirilaren 6an, ezin izango da Zumalakarregi etorbidetik sartu 15:30etik 17:00etara. Horren ordez, Maurice Raveletik Uribarrira sartu beharko da. Tarte horretan, Uribarrin irekita dauden bideetatik izango da irtenbidea.
Bilbobus zerbitzuan ere aldaketak
Bilbobusen 23 lineetan aldaketak izango dira txirrindulari-lasterketa Bilbon dabilen bitartean, apirilaren 6an, honako ordu hauetan:
• 01 linea. Arangoiti-Plaza Bibiribila, 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako.
• 03 linea. Plaza Biribila-Otxarkoaga: 13:10etik 15:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako.
• 010 linea. Elorrieta-Plaza Biribila: 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako.
• 11. linea. Deustu-Atxuri: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako.
• 13. linea. San Inazio-Txurdinaga: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako.
• 22. linea. Sarrikue-Atxuri: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako.
• 27. linea. Arabella-Betolaza: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketak ibilbidea zeharkatuko duelako, eta 10:00etatik trafikoa ireki arte, Kale Nagusia moztu ondoren.
• 28 ‘Uribarri - Altamira’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako; eta 07:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• 30 ‘Txurdinaga - Miribilla’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
• 38 ‘Otxarkoaga - Basurtu/Termibus’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik - 18:00etara, lasterketa igaroko delako; eta 10:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• 40 ‘Abusu - Plaza Biribila' linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
• 48 ‘Santutxu - Lezeaga’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako; eta 10:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• 56 ‘Abusu - Jesusen Bihotza’ linea: 15:45etik 18:00etara eta 07:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• 62 ‘San Mames - Arabella’ linea: 15:45etik 18:00etara eta 07:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• 71 ‘Miribilla - San Inazio’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
• 72 ‘Larraskitu - Castaños/Gazteleku’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako; eta 10:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• 76 ‘Artazu/Xalbador - Moiua’ linea: 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
• 77 ‘Peñascal - Larreagaburu’ linea: 15:45etik 18:00etara eta 10:00etatik Kale Nagusia itxi ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• A1 ‘Jasokundea - Plaza Biribila’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
• A3 ‘Olabeaga - Moiua’ linea: 15:45etik 18:00etara eta 07:00etatik Kale Nagusia itxita egon ondoren zirkulaziorako berriz ireki arte.
• A4 ‘Zorrotzaurre - Deustu’ linea: 13:10etik 13:50era, lasterketa igaroko delako.
• A5 ‘Prim - Plaza Biribila’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
• A7 ‘Artxanda - Areatza’ linea: 13:10etik 13:50era eta 15:45etik 18:00etara, lasterketa igaroko delako.
Gainera, apirilaren 7an (asteartea), etapa hasiera dela-eta, 9 lineatan (18, 28, 38, 48, 56, 57, 58, 62 eta A3) aldaketak izango dira 13:10etik 13:40era, gutxi gorabehera.
Horiez gain, apirilaren 5ean (igandea), 00:00etatik aurrera, aldaketak egingo dira Bizkaibusen zenbait lineatan ere; dena den, Bilbobus eta Bizkaibuseko autobusak Kale Nagusian ibili ahal izango dira egun horretan, haien zerbitzua amaitu arte. Bestalde, apirilaren 6an ere aldaketak egingo dira Moiua plazatik Gregorio de la Revilla zumarkalera arteko tartean, 10:00ak arte.
Bilbobusen egingo diren aldaketa guztien berri xehetasunez emango da geltokietan, www.bilbao.net/BIlbobus webgunean eta 010 telefono-zenbakian.
Taxi zerbitzuari dagokionez, lasterketaren ibilbidean dauden geraleku guztiak kenduko dira, zirkulazioa etenda egongo den ordu-tarteetan.