Martxa goizeko 11:00etan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurretik. Handik Barakaldoko Precicast militar lantegira hurbilduko dira txirrindulariak, Getxoko Sener enpresaren aurrean bukatzeko.
Ekimen honekin "salaketa bikoitza" egin nahi dute Bizi Martxaren deitzaileek. Alde batetik, gastu militarrarako eta armagintza bultzatzeko "euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela adieraztea" eta, beste aldetik, "euskal armagintza eta Israel armadaren arteko dagoen harremana azaleratzea".
Estatu espainolean aurtengo gastu militarra 23.374 milioi eurora iritsiko dela aurreratu dute talde antimilitaristek. Kalkulo honetan ministeritza desberdinetako eta departamendu anitzetako gastu militarrak sartuta daude. Honi gehitu behar zaio armen negozioarekin estatuak duen zorra, hain zuzen ere, beste 40.000 milioi euro gehiago.
Euskal armagintzan 100 bat enpresek parte hartzen dute. Estatuko %15–20 inguru Euskal Herrian kokatuta dago.
Euskal armagintzaren enpresek urtero gutxi gorabehera 700 milloi euroko material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, AEB, Inglaterra, Marroko, Israel, Egipto, Brasil, Mexiko eta Argentina. Negozio honen etekin ekonomikoak 125 milioi eurokoak dira.
Sener eta Precicast
Kakitzat koordinadorak Getxoko Sener enpresa adibidetzat jartzen du. "Israeleko Israel Aircraft Industries LTD enpresarekin lankidetza konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, Vulcan programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurokoa da. Laguntza honek beste laguntzaile bat dauka: Rafael enpresa. Hauentzako Israeleko hegazkin militarretan dauden sensoreak diseinatu egin ditu Getxoko enpresak. Sensore hauen zeregina bonbardeatu behar duten helburua aurkitzea eta ardaztea da".
Sener enpresak Armadaren ibilgailuak berrizten ere parte hartzen du: Espainako armadaren Augusta Bell (AB112) helikopteroak, Lurreko Armadaren ibilgailuen sistemak eta Aireko Armadaren hegazkinen motorren mantenua, besteak beste.
Sener Europa mailan enpresa liderra da, esaterako, hurrengo arlotan: Ekintza eta Kontrola sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak aplikazioetan.
Talde antimilitaristek beste enpresa bat ere "salatuko" dute, hain zuzen ere, Barakaldoko Precicast, ITP taldearen barruan dagoena, eta "Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena".
Diru kopuru "oso handia"
Instituzioek Armagintzara bideratzen duten diru kopurua "oso handia" da, "beste arlotan murrizketak pairatzen ditugun bitartean, adibidez, beste arlo produktiboak eta gizartearen onerakoak direnak".
Senerrek, azken bi urtetan, Eusko Jaurlaritzatik 2 milioi euro jaso ditu.
Precicastek, Gaitek programari esker, 200.000 euro inguru jaso ditu (zehazki 198.665 euro).
ITPk, Industria Ministeritzatik, 4,5 milioko laguntza ekonomikoa jaso du, "arlo estrategikoetan konpetibitatea bultzatzeko", ITP-Global 400 planaren baitan.
Orbearen ardibidea erreferentzia
Armagintza "industria zibila" bihur dadila eskatzeko antolatu dute zortzigarrenez Bizi Martxa. Talde antimilitaristek aldaketa posible dela diote. "Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: Orbea enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motz desberdinak. Baina gero aldaketa izan zuen eta bizikletak egiten hasi zen. Orbearen adibidea kontuan hartuta, enpresa hauentzako gauza bera eskatzen dugu".