Norbanakoek bezala herri edota auzo bakoitzak ahal duen neurrian egingo du bere ekarpena", batzuk azkarrago eta besteak motelago, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, garrantzitsuena denok elkarrekin egitea da", diote Saretik.
Apirilaren 17tik 19ra, herri batzuetan Sare aurkeztuko da, beste batzuetan Sarekideak egiten hasiko dira, eta "ziur Dispertsioaren liburuxka konpartitzeko aitzaki gisa erabiliko duen herririk izango dela". Guztiak helburu berak lotzen dituela: "Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea".
Sarek "bizikidetzari eskua luzatu" nahi dio. Akordioari. "Aurrerapausoak elkarrekin emateari gatazkaren konponbide justu bat topatzeko". Atea itxi nahi die Sarek konfrontazio eta aurkaritzan temati jarraitzen duten horiei. Dispertsioaren arazoa "alderdien eta instituzioen arteko konfrontazio agendatik atera eta akordioen agendan lehentasuna izatera pasa dadin nahi dugu. Giza eskubideez ari garelako".
Bilbon eta Deustun
Gaurtik igandera arte hamaika ekimen antolatuko dira herri eta auzoetan "behar horretan arreta jartzeko". Bilbon, gaur -hilak 17- finkatu dute hitzordua, 11:00etan plaza Eliptikoan. "Giza-sarea" osatzea dute erronka. Deustun, berriz, hurrengo egunean -hilak 18- Done Petri plazan Dispertsioaren liburuxka eskuratzeko eta Sarekide egiteko aukera izango da 12:00etatik 14:00etara. Eta igandean, hilak 19, trikipoteoa egingo dute 13:00ean Kirruli tabernatik hasita.