'Argitasun martxa' deitu dute TTIParen kontrako nazioarteko egunean

uriola.eus 2015ko api. 17a, 09:24

Euskal Herrian TTIPari Ez plataformak bihar, apirilaren 18an, larunbata, 'TTIParen kontrako nazioarteko eguna' dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Euskal Herrian. Bilbon, 'Argitasun martxa' deitu du larunbat iluntzean.

Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership–TTIP, ingeleseko laburtzapenean) "kezkatuta" ditu Euskal Herriko hainbat erakunde eta lagun. Ondorio "murriztaileak" izango dituela pentsatzen dute, interes publikoaren alde egindako lana "suntsituko duela". TTIP akordioaren kontra batera lanean ari dira azken urteotan Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozial, eta egunotan mahai-inguruak antolatu dituzte hainbat herri eta hiritan.

 

'Argitasun martxa'

Larunbatean, apirilak 18, 'TTIParen kontrako nazioarteko eguna' dela eta, kalean protestaldiak deitu ditu TTIParen aurkako plataformak. 'Argitasun martxa - Marcha de la luz' izena eman diote 20:00etan Eliptika plazatik abiatuko den manifestazioari. Plataformaren arabera Europa eta Ameriketako Estatu Batuen artean sinatuko den hitzarmenak "gure lan, ingurugiro eta giza kontuen eskubideak murriztuko ditu". Hori dela eta "Euskal Herriak TTIPari ez!" izango da manifestazioko lelo nagusia.

 

Ibaizabal: TTIP, AEB eta Europaren arteko hitzarmen sekretua

Momentuz "oso gutxi dakigu" TTIP hitzarmenari buruz, baina Luis Guridi gure ekonomia adituak esan duenez, filtratu dena "larria da benetan", esaterako, enpresa handiek "beren justizia propioa" izango lukete. Guridiren ustez hitzarmen hori ·mundializazio eta liberalizazioaren azken urratsa da, enpresa transnazionalen mesederako".

 

www.ttipez.eus

[2015/02/24] Troikaren eta TTIParen kontrako elkarretaratzea deitu dute ostegunean Bilbon