Ez ohiko eskuz binakako finala eta Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2015ko api. 16a, 13:21

Argazkia: www.aspepelota.com

Miribilla frontoia lepo beteko da, azken hamar urteko protagonistak, Berasaluze eta Bengoetxearen faborean, huts egin arren.

Berasaluze eta Zubieta, Bengoetxea eta Untoriaren aurka, datorren igandean, apirilaren 26an, jokatuko den partidarako ez dago jadanik ia sarrerarik. Hiru mila jarleku izan arren beraz, Miribilla frontoia lepo beteko da azken urteetako protagonista ziurrak zitara huts egin arren. Izen ere, azken hamarkadako final denetan Olaizola edo/eta Irujoren presentziak ezinbestekoa ematen zuen. Dena den, kiroletan maiz erabiltzen topikoari jarraituz, partidak eta txapelketan “jokatu egin behar dira”. Alferrikakoa da faboritoen zerrendak edo apustuaren tendentziak aurretik jartzeak. Egia eta ebidentziaren eredu, gainera, hor ditugu merezimendu osoz aurtengo zita nagusira iritsi diren protagonistak.

14 jardunaldiko sailkapen Ligak, fanal aurreko beste hiru partidari eman zieten bidea  eta, ondorioz, arestian aipatu bi parei eman txapelerako bide estimatua. 17 jardunaldik askorako ematen dute, gora behera eta ezusteko handiak izan dira sailkapenean eta, ezin esan beraz, hor daudenak kasualitatez iritsi direnik.

Bitxikerien artean, lehen zazpi partidak irabazi ondoren, azken egunean kanpoan geratu ziren Ezkurdia eta Zabaletaren kasua, final aurreko ligaxkan Berasaluze eta Zubieta gainditu ezinik. Bengoetxea eta Aretxabaletaren kasua (Untoria ordezkoa da) beste muturrean. Hauek ez zituztelako bi partida besterik irabazi Ligaren lehen itzulian, baina gero hutsik egin gabe honaino ailegatu. Artola eta Albisu erabat erregular eta orekatu ibili dira txapelketa osoan, azken abiadan kanpoan geratzeko.


Hamar eta hamabi urte
Bi zenbaki edo epe hauek, zerikusi nabarmena dute aurtengo binakako txapelketa nagusian. Batetik, azken hamarkada osoan sinesgaitza izan delako, Aimar Olaizola edo Juan Martinez de Irujoren presentzia gabe jokatu zezatela maila goreneko final bat. Bata ala bestea, edo biak, izan direlako txapel guzti horien lehian. Hamabi zenbakia, ordea, Aspe enpresaren zorigaitza edo porrota seinalatzeko. Horrexen beste urte direlako azkenekoz finaletik landa geratu izan dena. Bitxiagoa, hain zuzen, aurtengo lehia hasi aurretik, koadroren arabera indartsuago zegoela adierazi nahi zutelako eta, horrela sinetsiz, igandean finalean izango den Aitor Zubieta atzelaria, txapelketa hau jokatzeko, maileguan utzi zioten Asegarcekoei. Porrot edarra, beraz, EITBren babesean kudeatzen den Eibarko enpresarena. Goazen bada, lehiaren azken partida nagusia jokatuko duten protagonisten aipamenera.

Pablo Berasaluze, duela 37 urte, Bizkaiko Berrizen jaioak, 17 urte darama profesional mailan jokatzen, Asegarce gaurko talde berberean. Beti danik artista edo tantoa bukatzen abiltzat izan arren, indarrez edo sasoiz mugatua agertzen zen bere adinik hoberenean. Harik eta, duela sei bat urte, Josetxo Areitioren aginduetara entrenatzen hasi arte. Handik hona eman ditu Pablitok bere onenak. Iaz ere, finalera ailegatu zen, Albisurekin batera, eta bertan behera utzi behar izan zuen partida lesio larri baten erruz. Arantza hori ere aterako beharreko du, beraz, 26.ean jokatzeko den finalean.

Aurrez aurre, aurtengo txapelketa osoan jokorik hoberena eman duen pilotaria. Oinatz Bengoetxea leitzarrak badaki zer den buruz buruko txapela janztea zer den (2008an) eta Masters (2010ean) Nafarroako Lauterdian bi aldiz (2011 eta 2012) eta Gabon Saria, besteak beste. Honako hau, binakakoa da, beraz falta zaiona. Pablo bezala, Oinatz ere azpi-txapeldun izan zen 2005ean. Pilota zale klasikoek, bereziki, “pilotari” izen ordea ematen die Leitzako aurrelariari. Maila on baten “dena ondo egiten dutelako”; erasoan nahiz defentsan, airez nahiz botera, bolean edo sotamanoan, kakoz zabalera nahiz txokora... Neurri batean perfekzioa ukitzen duenetarikoa gauzak ongi doazkionean. Dena horren adierazgarri, Bengoetxea VI.ak lehen mailako estelarretan soilik jokatzen du 2002an debuta zuenetik. Azken hamarkadatan Beloki ez beste inork egin ez duen balentria.

Aspe enpresak Asegarceri maileguan utzi dion Aitor Zubieta, 31 urteko Etxarri Aranaztarrak, babestuko berriztarraren bizkarra finalean. Aitorrek badaki zer den Lehia hontan txapela janztea, 2010ean, Xalarekin bikotea osatuz eta profesionaletan daraman 10 urtetan hainbat torneo edo ferietan ere beste hainbeste. Aitor da, Beginorekin batera, esku profesionalera hamarkadetan azaldu diren atzelari jotzaile handiei atea ireki diena. Albisu, Zabaleta, Aretxabaleta, Merino IIa, Rezusta edo Tolosa, besteak beste, eta hauen mailan mantentzen da oraindik Etxarriarrak.

Alvaro Untoria, duela 24 urte Errioxako Naxeran jaioa da Leitzako pilotariaren atzelaria. Andoni Aretxabaleta izan zuen txapelketaren hasieran baina iazkoan Berasaluzerekin azpi txapeldun izan zen markinarrak, bide erdien utzi behar izan du lehia eskuko min larrien erruz. Untoriak ere karrera edarra daroa bere 24 urteetarako, bigarren mailan modalitate guztietan garaile izan delako.

Orekatua bezain interesgarria azaltzen da Miribillako Bizkaia frontoian jokatuko den finala. Apustuak pixka bat urdinak (Bengoetxea-Unturiaren alde) aterako direla dirudi, ikuslegoak, bestalde, Pablito bizkaitarraren alde egotea da logikoena baina, edozein kasutan, 22 tantora iristen denak izango du merezitako sari hori.
Jakina da, 120 euritik 40 eurora tartekoak, internetez salgai jarri eta 24 ordutan %90 saldu zirela. Beraz, arestian esan bezala, harmailak lepo beteko dira partida eder bat ikusteko esperantzan.