DenBBora sareak familia eta lana bateradu dituen enpresa gehiago erakartzea izango du helburu

uriola.eus 2015ko api. 17a, 10:20

Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza gunea da DenBBora Sarea, bertatik gizarte eta lan harremanen kultura berria bultzatzen duena bateratze, erantzunkidetasun, denboraren erabilera eta genero ekitatearen arloetan. Gaur egingo du bere bigarren jardunaldia EHUko Bizkaia Aretoan “Zergatik hitz egiten dugu denboraz pluralean” izenburupean.

Nahi dutenentzat zabalik dauden jarduera hauek Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusi den Xabier Legarretak eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako zinegotzi ordezkari Oihane Agirregoitiak hasiko dituzte. Jardunaldion helburu nagusia enpresen sarea gutxienez 20ra zabaltzea da 2015ean; betiere, sarearen komunikaziorako estrategiak indartzen laguntzeko, laneko eta familiako jarduna harmonizatze aldera, genero-berdintasuna gizartearen garapen bideragarrirako ezinbesteko baldintza dela oinarritzat hartuta.

DenBBora Sarea duela urtebete aurkeztu zenetik, Bilboko Udalaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, 10 enpresa (Arteche, Artez, Euskaltel, Eroski, Ikea, Murgibe, Mutualia, Torrezuri, Virtual Ware eta Zubietxe) eta 5 erakunde laguntzaile (Emakunde, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bizkaiko Emakume Enpresarien eta zuzendarien Elkartea, Innobasque eta Euskalit) partaide izan dira proiektuan.

Abiaburu berria

Gaurko jardunaldia abiaburu berria izango da, ordutegi-malgutasunaren aldeko jarduera berriak sortzen jarraitzeko. Egunean eguneko bizimoduaren errealitatea eta esperientzia denboraka daude antolatuta eta eratuta. Egoeren arabera erabiltzen eta taxutzen dira denborak. Hau da, gizartearen etengabeko aldaketak lan-erritmoetan, familiaren ereduetan eta generoen arteko haramanetan ere aldaketak eragiten ditu.

Besteak beste, denboraren gestioari eta enpresen gestioari buruzko itunak finkatzea, funtsezkoa izango da tartean dauden eragileak jaso ditzaten sarean sortutako praktika egokiak, kontaktuak eta hausnarketak. Martxoaren hasieran egindako eta aurten urtean zehar berriro egingo diren bezalako gosari informatiboak lagungarriak izango dira ideiak, gogoetan eta estrategia berriak partekatzeko.

Gainera Talde Eragilea ere osatu da interesa duten enpresa batzuekin, jarduerak dinamizatzeko eta hobeto erantzuteko DenBBora Sarearen barruko enpresen premiei eta proposamenei.

Lehenengo emaitzak 2015erako

Laguntza teknikoa lanean ari da dagoeneko enpresa berriak erakartzeko, banakako arreta eskainita. Orain arte sektore eta tamaina guztietako 43 enpresarekin izan dira harremanetan. Alabaina, 10ek bakarrik gainditu dituzte balorazio teknikoaren irizpideak sarean sartzeko. Horrela bada, DenBBora Sarearen barruan 10 enpresa daude eta beste 9 sartzeko prozesuaren fasean. Beraz,  2015ean enpresen sarea gutxienez 20ra zabaltzea den helburua lortzeko bidean da.

Interrelaziorako tresnak

Hona beste helburu bat: informazioa eta baliabideak sortzea, eurok elkartrukatzea eta hedatzea, DeBBora Sarea handiagoa izan dadin. Elikadura eta web orriaren (www.denbbora.net) etengabeko hobekuntzak enpresen eta erakundeen interrelaziorako plataforma bihurtzen dute. 

Plataforma horretan (edukiak ingelesera ari dira itzultzen) lana eta familia bateratzeari, erantzunkidetasunari eta denboraren erabilera sozialari buruzko albisteak, arautegiak, laguntzak eta azterlanak zabaldu dira

Sarea lana eta familia bateratzearen, erantzunkidetasunaren eta denboraren erabilera sozialaren behatoki bihurtu den neurrian, bere arduradunek zenbait estrategia abiatu dituzte elkartrukerako, ezagupenak berritzeko eta sareari berari zabalkundea emateko: 3 lan-mintegi enpresekin; honekin, 2 jardunaldi urtero “ate zabalik”, elkartrukerako gosari 1 Sare osoarekin, 3 newsletter egitea eta banatzea, elkarrizketak komunikabideetan, zabalkunderako artikuluak sareko zenbait enpresatan etab.

Europa Sarea

Europa mailan, iazko urtearen erdialdean, DenBBora Sarea  Frantziako, Espainiako, Belgikako eta Italiako zenbait entitate sozialek bultzatutako denbora-politiken eragileen Europako Sarean parte hartzera gonbidatu zuten. 

Lurraldeen eta herritarren premien baitan, denbora-politiken esperientziak ikertzeko, eztabaidatzeko eta trukatzeko gunea da, modu kolektiboan denboraren antolaketa berria egiteko, pertsona guztien premietara egokitua eta, horrela, bizimoduaren kalitatea hobetzeko, gizarte-desberdintasunak gutxitzeko eta kohesio soziala sustatzeko.