Mende eta erdi ostean, Anton Abbadia badator Bilbora. Dantza eta teatroaren bidez XIX. mendeko kulturgilea berpiztuko dugu Arriagan. Hasieran, Abbadia izeneko koreografiak emango dio hasiera formatu txikiko ikuskizun honi. Jon Mayaren zuzendaritzapean Kukai taldearen koreografia tixikiak Irlandan sortu zen kulturgilea ekarriko du gogora. Jarraian Aitor Mazo aktoreak Abbadiaren izena eta izana hartuko du. Gure historia ezkutua ezagutzeko tenorea. Abbadiak berak hasiera emango die Lore Joko modernuei. Loraldiaren hasiera ikuskizuna.
Arriaga Antzokiko Foyerrean, 19:30ean, eskainiko dute teatro eta dantza ikuskizuna Aitor Mazo eta Kukai Dantza & Arkaitz Minerrek. Sarrerak bost euro balio du.
Loraldia jaialdia
Bilbon, udaberriko euskal kulturaldia Loraldia badator. Apirilaren 23tik 26ra Bilbon Loraldia plazaratuko da. Euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa: musika, dantza, teatroa, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak… 50 artista baino gehiagoren partaidetzarekin. Artearen eta kulturearen disziplina guztiak batzen ahalegindu dira egitarauan, dena euskaraz eta herritar guztiei zabalik. Artista ezagunek eta hasi barriek bat egingo dutela ziurtatu dute antolatzaileek.
Loraldia festibalaren iturria Lore Jokoetan aurkitzen da. XIX. mendearen erdialdean Anton Abbadia kulturgileak abian jarri zituen Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin. Loraldiak haren lekukoa hartuko eta XXI. mendean euskal kultura garaikidearen plaza ezinbestekoa sortu gura du. Euskal kultura gaur geroan. Katea ez da eten. "Loraldiak izan ginena ekarriko du, gaurko espazioan jarri eta geroari begira jarriko du. Kimuak ditugu helburu".
[2015/04/22] Berriz jaio da Loraldia
[2015/04/21] Loraldia badator!
[2015/04/17] Josu Goikoetxea: Loraldia
[2015/03/25] Loraldia, adieraziko dugu Instagramen zer den euskal kultura?
[2015/03/23] Euskal kultureak Loraldia eukiko dau Bilbon apirilean