Ibon Areso alkatearen ebazpenaren bitartez, Bilboko Udalak Athletic Clubeko jokalari historiko biren izenak San Mameseko futbol zelaia inguratzen duten kaleei gehitzea erabaki du, eremu hartako urbanizatzea amaitutakoan: Telmo Zarra eta Raimundo P. Lezama.
Hala, Raimundo P. Lezama oinezko pasealekua Ventosa Bidearen kale paraleloa izango da eta bertatik sartu ahal izango da San Mames Futbol zelaiaren Ipar Harmailara.
Bestetik, Telmo Zarra oinezko kale berria Luis Briñas kalearen paraleloa izango da, Felipe Serrateren eta Urkixo zumarkalearen arteko bide-zatiari dagokionez eta Hego Tribunara sartzeko aukera eskainiko du.
Azkenik, Rafael Moreno ‘Pitxitxi’ izena eman diote Raimundo P. Lezama pasealekua Telmo Zarra kalearekin mendebaldetik lotu eta Harmaila Nagusira sartzeko aukera eskaintzen duen oinezko bideari.
Aldi berean, Poza Lizentziatua kaleko bide-trazaduraren zati bat aldatuko da eta Telmo Zarra kalerako luzatuko da. Gauza bera egingo da Urkixo zumarkalearekin, Ingeniari Eskolaren atzealderaino luzatzeko, hau da, Torres Quevedo plazaraino.