Apirilak 28. Gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2015ko api. 27a, 09:30

Aurtengo Apirilaren 28an, Lan Osasun eta Lan Segurtasunaren Nazioarteko egunean, langile klasearen lan baldintzak okertu egin direla salatzen jarraitu behar dugu. Aurtengoan, Mutualitateetan zentratuko du LABek bere salaketa.

Interes pribatuen mesedetan mutuen boterea handitzen ari direla salatuko du sindikatuak. "Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala" lemapean hiriburuetan mobilizazioak egingo ditu LABek. Gasteizko mobilizazioa pasadan ostiralera aurrera zen.

LABek eredu publikoaren defentsa egiten du

Eredu bat berdintzailea, unibertsala, bakarra, erabiltzaileen arretarako oinarrizko eskubideen karta garatuko lukeena, Euskal Herrikoa, prebentzioari begirakoa, parte-hartzailea eta ikerketa bultzatu duena. 

Langile klasearen osasuna berezko eskubidetzat onartuko duen eredua, faktore ekonomikoen baldintzetatik libre, eta osasun irizpideak soilik gidatuta.

Zentzu horretan, Gasteizko udalean egin moduan, enpresetan ez dadila mutualitateekin kontratatuko mutuekin gertakizun arrunten kontrola, laneko gertakizunak GSINekin kontratatu daitezen, eta osasun arreta Osasunbidea-Osakidetzak eman dezan eskatuko dugu.

OSASUN SISTEMA PUBLIKO BATEN ALDE MUTUALITATERIK EZ!