Epaileak zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion debekua ez betetzeagatik. Bost hilabeteko kartzela zigorra bete ostean aske geratuko da.
2010eko urtarrilean atxilotu zuten Eider Uruburu Estatu frantsesean ETAko kide izateagatik eta 2014ko maiatzaren 22an askatu zuten.
Harrera
Gaur, hilak 28, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez "berriz gure artean, berriz ere kalean" geratuko da Eider. Zehaztu gabeko leku eta orduan, Alde Zaharrean egingo diote harrera lagun, senide eta auzotarrek.