Xala, Rezusta eta Albisu, Irujo txapeldunaren zerrendan. Zubieta, Untoria eta Altuna, Olaizolarenean. Beroiz Juanarena eta Artola, Urrutikoetxea bizkaitar bakarrenean eta, azkenik, Bengoetxea, Arretxe eta Ezkurdia, Retegiren lerroan. Hau da aurtengo Eskuz Buruz Buruko txapelaren bila, sei asteburutan, saituko den hamaseikoa. Faboritoek faborito, indar handiz plazaratzen ari diren izar berrien esperantza ere beste urteetan baino argiagoa da.
Nabarmena delako, azken hamarkadan finalerako ia ezinbestekotzat jotzen diren Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo, binakako final aurrekoetatik landa geratu direlako. Nahi eta ez, pilota zaleek garrantzia ematen dion datu bat, Oinatzen joko puntu ikaragarriaren aurrean edota Urruti, Rezusta, Artola, Albisu eta Untoria, ordena honetan edo beste batean, azken hilabeteetan azaltzen duten sasoia ikusgarria delako. Nabarmena, kasurako, Abel Barriolaren erretiratzea, oraintsu arte eta gaur ere, esku pilotan ematen den txapelketa nagusitik “inoiz baino gehiago eskatzen duen” lehia honetatik.
Teoria horien gainetik, dena den, aurkezte ondorengo iruzkinak, aurreko urteetakoen ildotik abiatu ziren. Alegia, Goizuetakoa eta Iberoko aurrelari handiaren azken hilabetetako gainbehera behin behineko dela eta biak ala biak kantxan esateko franko dutela oraindik. Biak ala biak, gainera, besteek baino denbora gehiago izan dute -eta dute maiatzaren 17rarte- buruz burukoa hau gertatzeko. Ez dira azken hilabeteotan entrenatzeko erabat sasoian, baina eskuak eta abar atseden edarra hartuak izan behar dituzte. Zozketaren kuriositateaten erruz, Aimar eta Irujo ezin daitezke bika finalean egon. Finalaurrekoan bai, alegia.
Hedabide handiak argitara duten lez, Rezusta vs. Albisu, Untoria vs. Altuna, Juanarena vs. Artola eta Iker Arretxe vs. Joseba Ezkurdia partidarekin abiatuko da aurtengo Manomanista handia, final aurrekoak maiatzaren azken astebururako dira aurreikusiak eta final handia, ekainaren 14.erako.