Maiatzaren 10ean ospatuko da II. Emakumeen Martxa

uriola.eus 2015ko api. 29a, 09:05

Emakumeen Martxa, ekitaldi solidarioa da, emakumeen eta hauen familien ongizatearen alde egunero lan egiten duten elkarteei laguntzeko egiten dena. Aurtengo edizioan Clara Campoamor elkartearen aldekoa izango da. Emakumeak kirola  egitera animatu nahi ditu martxak, besteak beste, bizimodu osasuntsua izateko.Antolatzaileek parte hartzeko deia luzatu diete.

Ibilbideak 7,5 kilometro izango ditu, oinez egiteko. Martxan korrika ere parte har daiteke. Parte hartzaile guztiei elastiko bat oparituko zaie eta bakoitzak bere zenbakia izango du. Horiek Santutxuko Tximiparkerako sarreran har daitezke. Horniketa-puntu bat ere egongo da martxaren helmugan. Ez dira denborak hartuko, bakoitzak ibilbidean bere erritmoan egingo du, lehiatu barik, Bilboko itsasadarraren ondoko ibilbidetik. Oinez joan daiteke, baita korrika ere, edo gurpil-aulkian zein umeen aulkia bultzatzen. Izen-ematearen prezioa 9€ solidariokoa izango da.

Emakumeen Martxaren II. edizio honetan umeei zuzendutako 200 metroko ibilbide txikiago bat egongo da, Emakumeen Martxa handia hasi baino lehenago egin dezaten. Honetan parte hartzea doakoa da eta 0 eta 7 urte bitartekoentzat izango da. Umeak bakarrik edo heldu batekin joan daitezke. Martxa Txikian parte hartzeko muga bat dago. Izena ematen duten lehenengo 100 umeek baino ezin izango dute parte hartu. 

Ekitaldiari buruzko informazio guztia ekitaldiaren web ofizialean: www.emakumeenmartxa.com