Langileen Mundu Eguna, aurten, ohikoa bezain ez ohikoa izango da. Ohikoa, sindikatuek ez dutelako deialdi bateraturik egin. Ez ohikoa, gaurko jaieguna asteburuarekin lotuta zubi bilaktu delako eta herritar gutxiagoren mobilizazio aurreikusten delako. Krisi ekonomiko latzak langileen eskubideak murriztu eta kolpatu dituela eta, kalean protesta egiteko inoiz baino arrazoi gehiago daudela defendatuko dute sindikatuek. Sistema kapitalista eta patronala izango dituzte jomugan, prekaritatea eta Mutuen legea salatzeko, aldaketa eskatzeko eta langileen borroka eta elkartasuna bitarteko gisa defendatzeko.
Manifestazioetako deialdiak:
- LAB: 12:00etan manifestazioa Zabalburuko plazatik Udaletxera "Langileok borrokan, Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean.
- ELA: 11:45ean mitina eta 12:15ean manifestazioa Jesusen Bihotzetik "Prekarietateari ez" lemapean.
- STEE-EILASek "Hezkuntzako langileok aldaketaren eragile" lema izango du eta manifestazioa 11:30ean hasiko da Kale Nagusiko 56. zenbakian (Toledo Kafetegiaren aurrean). Haiekin batera, ordu berean eta toki beretik abiatuko dira CNTko lagunak "Langile klasea aldaketaren motorea" lemarekin.
- UGT-CCOO: 11:30ean Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa "Horrela ez gara krisialditik aterako! Pertsonak lehena dira" lemarekin.
- Gizarte eragileek manifestazio bateratua egingo dute 17:00etan, Deustuko zubitik abiatuta, "Kapitalismoaren aurka, maiatzak 1 egin" lelopean.