Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak deialdia egin du hezkuntza-komunitatearen bidez norbere bizimodua, etxekoa eta lanekoa uztartzea eta horretarako denborak modu egokian banatzea eta bai gurasoen artean etxeko ardurak eta ikastetxekoak banatzea sustatzen dituzten programak eta proiektuak garatzeko.
Diru-laguntza horiek Bilboko ikastetxe publiko zein itunpekoentzat edo irabazi-asmorik gabeko ikasleen guraso-elkarteentzat (IGE) izango dira.
10 proiektu diruz lagunduko dira. Bakoitzari 2.000 euroko diru-laguntza emango zaio. Proiektuek bizitzaren arlo guztietan guraso biek gozatzeko aukera bera edukitzea eta ardurak eta aukerak modu zuzenean banatzea sustatzeko izango dira.
Izan ere, Bilboko Udalaren Andrazkoen eta Gizonezkoen Arteko Aukera Berdintasunerako IV. Planean (2014-2017) jasota dagoenez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jarduteko funtsezko printzipioa da. Plan horretan bizitzaren arlo guztietan gizonen eta emakumeen partaidetza orekatsuaren alde egiten duten ekintzak aldarrikatzen dira.
Diru-laguntzaren bat jasotzeko interesa duten elkarteek 2015eko ekainaren 5era arte aurkez ditzakete eskariak. Deialdiko informazio guztia udalaren web-orrian (www.bilbao.net), Bilboko Udalak Herritarrei Arreta Emateko duen Bulegoan, barrutietako udal bulegoetan, ohiko ordutegietan, eta Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailean (Aznar eraikineko 4. solairua. Venezuela plaza) dago.