Burdin Hesia III. Mendi Lasterketak Bilbo eta Laudio lotuko ditu hirugarren urtez

uriola.eus 2015ko mai. 8a, 08:22

Lasterketa maiatzaren 24an izango da. 25 kilometro izango ditu eta mendi martxak 19 edo 25 baldin eta parte hartzaileek Ganeko igotzea erabakitzen badute. 

Euskal Herria Kirolak, Euskarri kirol elkartearekin batera eta Bilboko eta Laudioko Udalen laguntzarekin, besteak beste, datorren maiatzaren 24ean ospatuko den hirugarre edizioa antolatu dute. Probak 25 kilometro izango ditu,eta  mendi martxak 19 edo 25 baldin eta partaideek Ganeko igotzeko erabakia hartzen duten ala ez. Partaideek 'Bilboko Burdin Hesiak' osatzen duten trazatu historikoaren parte bat egingo dute.

Lasterketa Miribillako Bizkaia frontoitik abiatuko da goizeko 09:30ean. Eta mendi martxa leku beretik baina 8.10etan. Horrez gain, aurten Santa Luzia jaiarekin bat etorriko da, eta horrek distira eta kolore gehiago emango dio irteerari. Helmuga Lamuza parkean (Laudion) egongo da. Antolatzaileek gutxieneko prestakuntza fisikoa gomendatu dute, ibilbideak nolabaiteko zailtasun maila duelako.

Lehen mailako kirolarien partaidetza egongo dela aurreikusten da, eta antolatzaileek lasterkariak igaroko diren lekuetara joatea eskatu dute, animoak emateko.

Partaide guztiei tren txartel bat doan emango zaie, Laudioko tren geltokian irterara abian daitezen eta Bilbon Laudiotik proba amaitutakoan itzultzeko. Partaide guztiei kamiseta bat oparituko zaie proba amaitzean. Horrez gain, lasterketako kategoria bakoitzean sailkapen hoberena lortu dutenei garaikurrak emango zaizkie.

Ibilbidea

Billbao Arena, Askatasun etorbidea, Juan carlos de Cortazar, Julian Zugazagoitia kalea, Alejandro Arriaga parkea,los Mimbres, ,Julian Mina, San Adrian etorbidea, Larraskatu eta hortik Pagasarrirantz eta gero Ganekogorta. Mendi hau igo eta jaitsi ondoren Santa Luziaruntz joango da aintzinako lubakiak eta babesleku naturalak zeharkatuz.

Izen emateak

Izen emateak www.ehkirola.eus eta www.herrikrossa webgunetan egin ahal izango dira maiatzaren 22ra arte, Olympus Kirolaken  (Laudio) eta Bikila Kirolaken (Bilbo). Informazioa gehiago nahi izatekotan euskarrike@gmail.com edo 635759473 telf. Partaide bakoitzak 10€ ordaindu beharko ditu lasterketarako eta 8€ mendi martxarako (15€ izena egun berean ematen badute).