Eskaileraz bete dituzte udaletxeko eskailerak Movistarreko teknikari grebalariek

uriola.eus 2015ko mai. 13a, 13:20

Argazkia: @TecnicosBilbao

Hilabete daramate greba mugagabean 15.000 langilek Espainiako Estatuan. Gatazka gogortuko dela iragarri dute. Gaur, udaletxeko eskaileretan protestaldia burutu dute.

Arratsaldean, 'Prekaritatearen aurkako borroka eredugarria' izeneko hitzaldia eskainiko dute Bizkaiko Greba Batzordeko kideek Hika Ateneoan 19:00etan.

Espainiako Estatuan Telefonicarentzat lanean ari diren 15.000 kontrata, azpikontrata eta autonomoek nahikoa dela esan dute. Hilabete daramate greba mugagabean, azken urteotako langileen gatazkarik indartsuenetakoan. Lana ehunka azpikontrataren bidez egiteak dakarren atomizazioari aurre egin, eta ehunka enpresa txikiotako langileak eta autonomoak batu egin dira. Espainiako enpresarik boteretsuenetakoari, erronka bota diote ezinbestean.

Telefonicak mahai gainean jarri du dagoeneko UGT eta CCOOrekin akordioa lortu dutela, eta ezin dutela hitz hori hautsi. Grebalariekin hitz egin gabe, CCOO eta UGTk maiatzaren 5ean multinazionalarekin akordio bat sinatu zuten, iragarriz beraiek deitu ez zuten grebaren amaiera. Greba batzordeak aho batez atzera bota zuen akordio hori.

CCOOk eta UGTk greba deia bertan behera utzi zutenean, teknikoek "borrokan jarraitzen dugula" adierazteko, bideoan ikus daitekeen maifestazioa burutu zuten Bilboko kaleetan.

 

[2014/05/28] Telefonicako langileek ordubeteko lanuztea egingo dute gaur