EAJ, PP, PSE, EH Bildu eta Udalberriko ordezkariek onartu dute ekologisten gonbidapena. Gaur, maiatzak 14, ingurumen politikei buruz hitz egin eta solasteko elkartuko dira Ekoetxean (Pilota kalea 5) 19:00etan.
Ekologistak Martxanek Bilbon, ingurumenaren alderdian hartu beharreko neurri politikoen proposamenen agiria prestatu du, gai hauei buruzko konpromisoak jasotzen dituena: udal plangintza, hondakinak, ingurugiroa, garraioa, energia, kutsadura akustikoa, elikadura-burujabetza, kontratazioak eta demokrazia eta parte-hartzea.
Proposaturiko konpromisoak
"Berriz heldu behar diogu jada eraikitako hiriari" ekologisten arabera, irizpide sozial, urbanistiko eta ekologikoei dagokienez "barne egituraketa hobea egiteko". Horretarako, ondokoak beharko lirateke:
1. HAPNren birformulazioa eta onarpena, oinarrituago herritarren beharrak estaltzean “hiri-marketin” politiketan baino.
2. Bilbon (hirigunea – periferia/auzoak) gertaturiko barne mailako gizarte eta hiri desorekak (zuzkidurari dagozkionak) doitzera bideraturiko politikak.
3. Bestelako antolamendu ekonomikoa, gertuko merkatari txikien jardueran ardazturiko estrategian oinarritua.
4. Behar duten sektoreentzat bizitegi politika ardatz nagusi izango duen etxebizitza politika.
5. Hiri birgaikuntzarako politikak leheneratu, etxebizitzak eraikitzen jarraitu beharrean.