Laugarren posturako ezinbesteko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko mai. 18a, 08:42

Laugarren postua berreskuratu zuen larunbatean Bilbao Basketek La Fontetan Valentziari irabazi ostean (73-78).

Aspald ez zuen Bilbao Basketek etxetik kanpo irabazten baina beharrezkoa zen momentuan egin zuten beltzezko gizonei. Larunbatean arerio zuzen baten aurka jokatu zuten play-offetako lehenengo kanporaketan kantxa faktorea alde izateko eskubidea ematen duen azkenengo postua lortzeko lehian.

Bi taldeek kontzentraturik hasi zuten norgehiagoka. Kanpotarrak sendo hasi zuten partidua baina etxekoek hartu zuten agintee, defensako wrrebotea itxi baitzuten. Lehenengo hamar minutuak amaituta, 19-15 etxekoen alde.

Partiduaren 12. minutuan 10 puntukoa zen aldea talde "tsronja"-ren alde. Hor agertu zen Raul Lopez. Viceko aztia agertu zen bilbotarren erantzunkizuna hartzeko. 0-11ko partziala lortu zuten Alonsorenek. Hervelle eta Mumbruk ere lan handia egin zuten atsedenaldira 6 puntuko aldearekin heltzeko (36-42(.

Aldageletatik bueltan gauzak berdin jarraitu zuten. 0-8ko beste partzial bat lortuta, 14 puntuko aldea markagailuan jartzeko. Valentziarren taldean Dubljevic zen erreferrentzia. Berak mugiarazi zuen taldea markagailuan hurbiltzeko (51-58 hirugarren laurdenaren amaieran).

Vivesen bi hirukoak Bertansen aldetik erantzun berdina izan zuten. Baina Ribas agertu zen etxekoen aldetik eta Bilbao Basketek ez zuen erantzunik izan. Lau minuturen faltan 66-67 zen markagailuak erakusten zuena. Jaurtiketa libreek partiduetako azkenengo minutuetan garrantzi handia dute saskibaloian, norgehiagoka erabakitzen baitute. Bi taldeek 4'60 metroko marratik ez zuten utzik egin. Azkenengo txanpan, Hervellek etxekoek galdutako baloi baten ostean sarturiko hiruko batek maldan behera jarri zien lehia Bilbao Basketek. Baina talde "tsronjak" ez zuen amore eman. Van Rossomen hiruko bat eta Vivesen biko batek markagailua estutu zuten. Lopezek sarturiko bi jaurtiketa libreek hiru puntuko aldea jarri zuen elektronikoan. Valentzia Basketek hiruko bat behar zuen luzapenerako baina kanpotarrak defentsa binaina egin zuten eta etxekoek albotik ateratzeko 5 segundu agortu zituzten. Amaieran, 73-78 etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera jartzeko eta denboraldiko 20. garaipena lortzeko.

15 puntu sartuta Colom era Hervelle izan ziren beltzezko gizonen saskiratzailerik onenak. Eurekin batera, Mumbru 14rekin, Bertans 12rekin eta Lopez 10ekin.

18 punturekin bere taldeko eta partiduko saskiratzaile nagusia Van Rossom izan zen. Lucicek 10 puntu eta 5 errebote lortu zituen era Dubljevicek 9 puntu sartu zituen.

Denboraldi erregularreko azkenengo jaedunaldiak ordutegi batua izango du. Lehia guztiak igandean arratsaldeko 18:00etan jokatuko dira. Bilbao Basketek Listas Vasilieiadis era German Gabriel beltzezko gizon ohien Unkcaja hartuko du Miribillako Bilbao Arenan.

 

argazkia: ACB Photo