Ostalaritzako lizentzia berriak salatu dituzte Alde Zaharreko merkatariek

uriola.eus 2015ko mai. 21a, 10:50

Alde Zaharra Bizirik plataformak ostalaritzako eredu aldaketa eskatu du udaletxeko eskaileretan "batzuen eta besteen interesak bateratzeko".

Alde Zaharrean Udalak eman dituen ostalaritzako lizentzia berriak kate eta enpresa handiek eskuratu dituztela eta, kezka agertu du Alde Zaharra Bizirik plataforma sortu berriak. Atzo, kezka protesta bihurtu zuten udaletxeko eskaileretan; elkarretaratzea burutu zuten hainbat merkatarik. 'Alde Zaharra bizirik, ostalaritzako lizentziei stop' zioen pankarta zabaldu zuten.

Hauteskunde kapainan alderdien jarrera irekia baliatu nahi izan zuten plataformako kideek maiatzaren 24tik aurrera Bilboko Udala osatuko duten alderdiei ostalaritzako lizentzia horien luzamendua eskatzeko. Alde Zaharreko ostalaritza ereduak "premiazko aldaketa" behar duela azpimarratu zuten, "batzuen eta besteen interesak bateratu behar dira".