8. barrutiko hauteskundetako emaitzak

uriola.eus 2015ko mai. 26a, 09:24

EAJk izan du boto galera handiena 8. barrutian, 1.153 gutxiago jasota; Basurtun izan du beherakada nabarmenena 3.425 bototik 2.870era pasa eta gero. Hala ere, alderdiak lehen indarra mantendu du. Bigarren postua PSEk kendu dio PPri 1.913 botorekin; hirugarrenean EH Bildu geratu da 1.857rekin; PPk bi postu egin ditu behera 1.661ekin; Udalberri bosgarrenean kokatu da gorakada handiarekin eta 1.090 bozka eskuratuta; eta jarraian joan dira Ganemos, Ciudadanos eta UPD. 

2011ko udal eta foru hauteskundeekin alderatuta, Alderdi Popularra bigarren indar izatetik laugarrenera pasatu da 1.017 boto galdu eta gero eta PSEk eta EH Bilduk aurrea hartu diote.

PSEek eskuratu du bigarren indarra 175 boto galdu baditu ere eta Olabeagan 10 boto irabazi ditu.

EH Bilduk 79 boto galdu ditu ere hirugarren postua lortu du. Altamiran 14 boto berri eskuratu ditu eta Masustegin 21.

Bestalde, Udalberrik gora egin du nabarmen barruti honetan; bosgarren indarra izan da 1.090 boto lortuta, 2011an baino 429 gehiago. Auzo bakar batean, Altamiran izan du beherakada aurreko hauteskundeekin alderatuta 51 boto galduta. Hala ere, Basurtun esaterako, 235 botoko gorakada izan du.

Ganemos alderdiak 866 boto eskuratu ditu bere lehen hauteskundeetan eta seigarren postuan sartu da, bere atzetik, Ciudadanos 568rekin eta UPD ondoren 128rekin. 

 

* EH Bilduk helarazitako datuak, Bilboko hautes-mahaietan jasotako akten araberakoak, eta Espainiako gobernuak argitaratutako datuekin alderatutakoak.