Ia sei urte eman dituzte preso, 2009ko uztailean Frantziako Poliziak ETAko kide izatea egotzita atxilotu zituenetik; eta atzo hasi zen haien aurkako epaiketa. Hogei kargutik gora aurkeztu dituzte haien aurka, besteak beste, ETAko zuloak kudeatzea, hainbat ibilgailu lapurtzea edota armak lapurtzea.
Itziar Plazari hiru akusatuek parte hartzen zuten taldeko arduraduna izatea egotzi diote ere; eta Borrero zein Garitagoitiari Enimie herrian, Frantziako hegoaldean, 2009ko ekainaren 8an, ihesian zebiltzan bitartean bi jendarme hiltzen saiatzea.