EH Bilduk eta Udalberrik babestu dituzte Movistarreko teknikarien eskakizunak, baita ESK eta LAB sindikatuek eta Gazte Komunistak edota Ikasle Abertzaleak ere. Manifestazio bateratua da gaur grebalariek herritarrekin partekatu nahi dutena. Hori dela eta, "gure borrokarekin bat egiteko" mezua zabaldu diote teknikariek Bizkaiko jendarteari.
Gaur, hilak 4, 19:30ean abiatuko da manifestazioa Kale Nagusiko 89. zenbakitik Buenos Aires kalean dagoen Movistar dendaraino.
Bizkaiko 20 bat gizarte eragilek, "murrizketak eta desarautzeak direla bide", teknikariek "pairatzen duten eskubide ekonomiko eta laboralen galerez jakitun" babestu dute jada kolektibo honen greba. "Justizia sozialaren eta bizimodu duinaren aldeko" manifestua babestu dute. teleafonicos.bizkaia@gmail.com helbidera idatziz atxikimendua eman dezake nahi duen elkarte edota kolektibok.
Telekomunikazioetako multinazionalak azpikontratatutako enpresen lanen prezioa jaisteko asmoetan du hastapena greba honek. Azken kontratu horrek "miseria" eta "esklabotza" egoeran utzi dituela aipatzen dute grebalariek. Kontrata eta azpikontraten menpe daude, eta gehienak autonomo egitera "behartu" dituzte; "azken hauek plantilan diren langile bakan horien funtzio berberak betetzen dituztenean". Kolektibo honek 500-800 euro kobratzen ditu hilean, egunean 10 eta 12 orduko lanaldien truke. Horregatik eskatzen dute Telefonica eta enpresa kontratatzaileen arteko merkataritza-kontratu berri bat: "Soldata duinak, 40 orduko lanaldia astean eta bi atseden egun bermatuko duen kontratu berri bat". Horrezaz gain, "autonomoei kontratetako plantilan sartzeko aukera eskaintzea".
60 eguneko greban tenikariek tira-birak izan dituzte Telefonica-Movistarreko langileekin, segurtasun agenteekin eta Ertzaintzarekin. Euren aurkako "errepresio izpirik ez" dutela onartuko azpimarratu dute eta "Telefonica-Movistarrek daraman protestaldiaren kriminalizatze kanpaina bertan behera utz dezala" eskatu dute.
[2015/06/12] Teknikariekiko duen erantzukizuna aitortzeko eskatuko diote Movistarri
[2015/06/01] Movistarreko teknikari grebalariei babesa agertuko diete gizarte eragileek
[2015/05/13] Eskaileraz bete dituzte udaletxeko eskailerak Movistarreko teknikari grebalariek