'Gaur hautetsontzia, bihar erabakia'

uriola.eus 2015ko eka. 9a, 16:22

Ekainaren 21ean euskaldunen erabakitzeko eskubidearen defentsan jauzia eman eta bost estadio betetzeko atzera kontua martxan dagoela ematen du aditzera Gure Esku Dago ekimenaren spot berriak. 10.800 ikustaldiak gainditu ditu jada Youtube kanalean.

Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurren grabatutako bideoklipa da 'Gaur hautetsontzia, bihar erabakia' izenekoa. Atzo argitaratu zenetik jende askoren begi eta esku artetik pasa da. Egun bakarrean erraz gainditu du 10.000 ikustaldiko marka.

Larraitz Zuazo bilbotarrak gidatu duen lantaldeak ekoitzi du spota, Begira Bideoak enpresak, eta spotean agertzen diren lagunen artean asko eta asko deustuarrak dira, Gure Esku Dago ekimenari laguntzeko prest agertu diren herritarrak. 

Iazko ilusioa ez da eten. Durango eta Iruñea eskuz esku lotu zituen g hunkigarria izan bazen, ' erronka izugarria izango da.

 

San Mames, erabakitzeko eskubidearen 'katedrala'

Bizkaitarrek Bilbon izango dute hitzordua ekainaren 21ean. Hain zuzen ere, San Mames futbol zelaian. "San Mames erabakitzeko eskubiaren katedrala izatea nahi dugu". 17:30ean hasiko da eguneko ekitaldi nagusi, baina aurretik eta ondoren hamaika aukera izango da, "egun osoko egitaraua" prestatu baitute.

Ekainaren 21eko "gastu guztiei" aurre egiteko San Mameseko ekitaldirako sarrera ordaindu beharko dute herritarrek. Aurretiaz sarrera eskuratzea "garrantzitsua" dela azpimarratu dute Gure Esku Dago lantaldeko Zelai Nikolasek eta Andoni Aizpuruk. Sarrerak zenbakituak izango direla eta, taldean joatekoak direnei sarrerak "elkarrekin hartzeko" aholkatu diete.

Interneten eskura daitezke (gureeskudago.eus) edota hiriburuetan GEDk dituen lokaletan (Bilbon, Buenos Aires kaleko 13. zenbakian). Bi urtetik beherako umeek ez dute sarrerarik ordaindu beharko, baina sarrera eskuratu beharko dute. Umeen aulkitxoak ezingo dira zelai barrura sartu, baina gune berezia prest izango dute bertan uzteko. 3 eta 14 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 15 urtetik gorakoek 10 euro.

Eta, azken gomendioa, "koral koloreko kamiseta jantzita etortzeko".

 

Egitaraua

• 12:00-12:30 OIHAL KATEA Euskalduna Zubia eta Areatza artean
• Eguerdian, gune desberdinetan: kontzertuak, bertso saioa, haurrentzako
puzgarriak, tailerrak, erromeria…
• Bazkalorduan: Txahal errea, bokatak, sahieskiak, edariak… Eta etxetik ekarritakoa
jateko lekua.
• 16:30 San Mames Barriako ateen irekiera
• 17:30 EKITALDI NAGUSIA San Mamesen
• 20:30 Oxabi erromeria eta lagunak: Francis (Doctor Deseo), Alex Sardui (Gatibu),
Ibon Altuna (Itziarren Semeak), Miren Amuriza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria, dantzariak magoak… eta askoz gehiago!

gureeskudago.eus

[2015/06/08] Ehuntze egun jendetsua Deustun

[2015/06/08] Giza eta oihal kate indautxuarra

[2015/06/05] Erabakitzeko eskubidearen korrontea San Mamesera bidean

[2015/06/02] Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Indautxun

[2015/05/29] Gure Esku Dago: "Erabakia nola eta noiz gauzatu da gure erronka, eta horretara goaz"

[2015/04/22] Gure Esku Dago dinamika herritarrak badu erreferentziarako lokala Bilbon

[2015/04/20] Gure Esku Dago: Bizkaiko lokalaren inaugurazioa Bilboko Buenos Aires kalean

[2015/04/14] Erabakitzeko borondatez jositako oihala San Mames zelaia estaltzeko

[2015/03/24] Erabakitzeko eskubidearen alde urrats berri bat

[2015/02/26] IBAIZABAL: Gure Esku Dago-ren proposamen berriak

[2014/12/17] 'Jostunak' dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago ekimenak