Ekin dio Lutxo Egiak hilabeteko hizkuntza hegemonikoaren ahazturari

uriola.eus 2015ko eka. 12a, 13:21

Hizkuntza hegemonikoa ahaztu balu bezala biziko da hilabetez Lutxo Egia idazle bilbotarra. Gaurtik hasita, arau sozialak bistarazi eta haiekin jolastea izango du xede. Bizitakoak kontatuko ditu egunez egun BERRIA egunkariaren web orrian sortutako blogean.

Euskaraz baino ez da arituko, eta ingelesez ere bai ezinbestekoa denean. Ez da salaketa politiko bat izango, ordea, oinarri politikoa duen esperimentu artistiko bat baizik. Atzo hasi zuen 'Bi-lingual: Transitoak' izeneko performancea Somera kalean buruturiko festa batekin. Festa 31 egunetarako trantsizioa egiteko baliatu zuen senide eta lagun artean.

Berria: «Hizkuntza hegemonikoa ahaztuta biziko naiz hilabetez»

Uriola: Lutxo Egiaren performance baten abiatzea