Ordutegiaren luzapena ostalaritzako lokal guztiei aplikatuko zaie, eguneko ordutegia duten establezimenduei izan ezik. Egun hauetan, hain zuzen:
• Ekainaren 20an, Gau Zuria.
• Uztailaren 9an, 10ean eta 11n, Bilbao BBK Live.
• Irailaren 26an, 'Red Bull Cliff Diving World Series' txapelketako jauzien finala.
• Urriaren 17an, Bilbao Night Marathon.
• Abuztuaren 22tik 30era bitartean, Aste Nagusia (eguneko ordutegia duten lokaletan ere luzatuko da ixteko ordua).
• Abenduaren 4, 5, 11 eta 12an.
• Abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean, Gabonak.
14/2014 dekretuak aldatutako 296/1997 dekretuaren 12. eta 13. artikuluekin bat etorrita hartu du erabaki hau Bilboko Udalak.
Dekretu horrek udalei aukera ematen die establezimenduak ixteko ordutegia luzatzeko jaietan edo turismoaren ikuspuntutik interesgarri moduan sailkatutako ekitaldietan.