Bilbotik 250 kilometrora Dabi Alonso Bilboko Udaleko zinegotzi ohiak izandako istripuagatik "kezka" azaldu dute komunikatu bateratu batean EAJ, EH Bildu, Udalberri eta Gozen Bilbaok.
Aldi berean, "edozein zuzenbide estatu demokratikori dagokion giza eskubideekiko begirune zorrotzarekin bat eginik", indarreko legea betetzeko "benetako pausoak" eman daitezela eskatu dute. Horren haritik, "euskal preso guztiak euskal kartzeletara hurbil ditzala eskatu nahi diogu Espetxe Erakundeari, oraingo egoerak zigor erantsia ekar ez diezaien ez haiei ezta haien senideei ere".