Alkatetzak udalbatzari eginiko proposamenaren arabera, "Bilboko Udaleko soldatak Espainiako estatuko altuenetarikoak dira, eta beraz, ez datoz bat jendarteak aldarrikatzen duenarekin", Ibaibarriagak adierazi duenez. "Hau da, jendarteak gero eta modu argiagoan eskatzen du herritarron ordezkarion soldatak egungo testuinguru ekonomikora egokitzeko", ohartarazi du EH Bilduko bozeramaileak.
Hala, soldata horiek %10 beheratzeko proposamena egingo dio EH Bilduk udalbatzari. Proposamena onartuz gero, honako hau kobratuko lukete alkateak eta zinegotziek: Bilboko alkateak (80.563 euro), alkateordeak eta koordinazioko zinegotziek (73.405,55 euro) eta zinegotzi ordezkariek eta talde politikoetako bozeramaileek (62.362,98 euro).