Elkarrizketa eta negoziaziorako borondatea eskatu diote Kutxabanki

uriola.eus 2015ko eka. 29a, 13:28

Argazkia: www.facebook.com/KaleratzerikEz

Kutxabanken egoitza nagusiaren aurrean paella prestatzen ari dira eguerdian hasita PAH Bizkaia Kaleratzerik Ez! elkarteko kideak. Protesta egiteko era bitxi honekin Kutxabanki elkarrizketarako borondatea eskatu diote, "balizko etxegabetze ugariren aurrean negoziazio bideak izateko". 

Etxegabetzeen kontrako borroka "etengabean", familientzako "balekoak" diren irtenbide bila ari da lanean PAH Bizkaia Kaleratzerik Ez! elkartea. Hori dela eta, gaur eguerditik ari dira Kutxabankek Kale Nagusian duen egoitza nagusiaren aurrean paella bat prestatzen. Elkarrizketarako eta negoziaziorako borondatea exijitu diote Kutxabanki "izango ditugun balizko etxegabetze kasu anitzetan". Plataformaren arabera, egun "ez da posible inolako irtenbiderik lortzea" aurrezki kutxen batasunarekin. 

PAH Bizkaia Kaleratzerik Ez! elkarteko kide gehienek Kutxabank entitatearekin liskarra izan dute. 30 epaik Kutxabankek emandako hipoteken baldintzetan "gehiegikeriak" ebatzi dituela gogoratu dute elkartekideek, eta egungo egoerak ekonomikoki "ito" egiten dituela "milaka" familia Euskal Herrian eta bertatik kanpo. 

Gaurko protesta babesten duten lagunen artean banatuko dute paella 15:30etatik aurrera.  

www.kaleratzerikez.net