Ekitaldian, Bilboko Athletic Clubeko presidente Josu Urrutiak parte hartzeaz gain, Clubeko zuzendaritza, talde teknikoa, jokalariak, Kultura Saileko Ahaldun Miren Josune Ariztondo, Gazteria eta Kirol Saileko Zuzendari Maitane Leizaola, eta Batzar Nagusietako lehendakari andre Ana Otadui, izan dira, beste agintari batzuen artean.
Udaletxean bertan egindako harrera ekitaldiaren aurretik ohorezko aurreskua egin da Arabiar Aretoaren areto aurrean eta bertan Bilboko Alkateak, bilbotar guztien izenean zorionak eman dizkie futbolariei, Clubak eskuratutako lorpen berriagatik.