Aurreko ekainaren 25ean Bilbon buruturiko Greziarekiko elkartasun deialdiaren ostean, Greziarekin, Austeritatearen Kontra Plataformak "demokraziaren alde eta austeritatearen kontrako bozka herritar bat" deitzea erabaki du, Grezian egun horretan emango den erreferendumari babes sinbolikoa emateko asmoz.
Plataformak jendarteari dei egin dio, igandean, uztailaren 5ean, 12:30ean Bilboko Arriaga plazara bertaratzeko: "Herriek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidearen alde, Greziako herriarekin austeritateari 'ez' esaten diogu".
Bozka herritar sinbolikoa uztailaren 5ean, igandean, egingo dute 12:30ean Arriaga plazan.