Udalak eta Club Deportivo Bilbaok Igeriketa Zeharkaldiaren 76. edizioa aurkeztu dute

uriola.eus 2015ko uzt. 7a, 11:00

Bosgarren urtez jarraian, Bilboko Itsasadarra, Pio Baroja Enparantzatik irtengo den proba historiko honen eszenatokia izango da. Hitzordua, larunbatean, uztailak 11, ospatuko da 13.00etatik aurrera.

Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotziak, Borja Unceta-Barrenetxea, Club Deportivoko Ordezkariak eta Javier Berasategi, Igeriketa Zeharkaldiaren Zuzendari Teknikoak, Club Deportivoko Itsasadarreko Igeriketa Zeharkaldiaren 76.edizioa aurkeztu dute eguerdian.

Hurrengo larunbatean, uztailak 11, eguerdiko 13.00etan emango zaio hasiera probari, bosgarren urtez jarraian Bilboko Itsasadarrean ospatuko den kirol proba historikoari. Zeharkaldiak Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ur Partzuergoaren, URA-Uraren Euskal Agentziaren, Euskaltelen, La Caixaren eta El Correoren babesa dauka. Proba Pio Baroja Enparantzan hasiko da eta bi modalitatez dago osatua: 680 metroko zeharkaldi laburra, federatutako promesei (14 urte bitartekoak) eta afizionatuei (adin muga barik) zuzendua, eta 2.380 metrotako zeharkaldi osoa. Probak parte-hartzaile interesgarriak elkartuko ditu, kirolari gailenek zein afizionatuek egutegian gorriz azpimarratzen dituzten horietakoa baita.

Mota honetako ekimenen bitartez, Bilboko Udalak itsasadarra suspertzeko, biziberritzeko hartutako konpromisoan lanean dihardu, itsasadarra hiriko kirol jardueren ardatz nagusi bihurtu daiten.