Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LABi Basurtuko Beilatokiko obran hitzarmena ez aplikatzeagatik

uriola.eus 2015ko uzt. 8a, 08:30

Bizkaiko Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio LAB sindikatuari aurkeztutako salaketan, honek, Morteros, Solados y Tarimas S.C. (M.S.T. S.C.) enpresak Basurtuko Beilatokiko obran bere langileei Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena ez aplikatzeagatik eta, horren ordez, Errioxakoa ezartzeagatik. 

Lan Ikuskaritzak legez kontrako egoera hau konpontzeko exijitu dio enpresari.

Langileak "kaltetuak" izan dira Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmeneko soldatak baino soldata "txikiagoak ordaindu zaizkielako". LAB sindikatuak Herrialdeko Eraikuntzako hitzarmenak aplikatzen ez dituzten enpresen kontrako kanpainarekin "zorrotz" jarraituko duela iragarri du eta, aldi berean, sektoreko arazoei "alternatiba emateko" publikoki egin duen proposamena lantzen jarraituko duela adierazi du.