Gaur irekiko ditu ateak BBK Live jaialdiko X. edizioak

uriola.eus 2015ko uzt. 9a, 11:45

Mumford & Sons, Capital Cities edota Dover taldeak ikusgai izango ditugu beste hainbat kontzerturen artean. 16:00etatik aurrera autobus zerbitzua martxan egongo da eta 17:00etan irekiko dituzte jaialdi-eremuko ateak. Hiru egunez, Kobetamendin musika eta jai giroa nagusituko dira.

Gaur, bihar eta etzi, uztailak 9, 10 eta 11, BBK Live jaialdia ospatuko da Kobetamendin. Nazioarte mailan garrantzia handia duen ekitaldi honetarako ia sarrera guztiak saldu dira eta beraz, antolatzaileek, aurtengoa ere edizio arrakastatsua izango dela aurreratu dute.

Gaurko egunean, lehenengo agerkotian, Of Montreal, Future Islands, Mumford & Sons eta Disclosure egongo dira ikusgai; bigarren agertokian aldiz, Larregi, Black Rebel Motorcycle Club, Counting Crows eta Capital Cities; hirugarrenean, Novedades Carminha, Marmozets, Triggerfinger, Bleachers, Dover, Monarchy, Teed eta Buffetlibre izango dira, laugarrenean, Boreals, Exxasens eta Nueva Vulcanoren txanda izango da; eta bukatzeko, bosgarrenean, Musculo, Javi Green eta Olde Goods taldeena.

Ostiraleko egitaraua

Larunbateko egitaraua

[2015/07/07] Bilbao BBK Live jaialdirako operatibo berezia prestatu dute