Atzo hasi zen BBK Live jaialdia eta Kobetamendi jendez gainezka egon zen; gaurko eta biharko ere jendetza espero da. Nazioarte mailan garrantzia handia duen ekitaldi honetarako ia sarrera guztiak saldu dira eta beraz, antolatzaileek, aurtengoa ere edizio arrakastatsua izango dela aurreratu dute.
Gaurko egunean, lehenengo agerkotian, Nazca, Azealia Banks, The Jesus & Mary Chain eta Ben Harper & The Innocent Criminals egongo dira ikusgai; bigarren agertokian aldiz, We Were Promised Jetpacks, James Bay, ALT-J eta Shaka Ponk; hirugarrenean, London Souls, Catfish & The Bottlemen, Zea Mays, Arizona Baby, Chromeo DJ Set, Begun Live eta Fort Romeau izango dira; laugarrenean, Huias, Grises eta Champs; eta bukatzeko, bosgarrenean, Jupiter Lion, Siesta!, Der Panther eta DJ Fra taldeen kontzertua.
Larunbateko egitaraua
[2015/07/07] Bilbao BBK Live jaialdirako operatibo berezia prestatu dute