Udalak bat egin du Euskadiko 80 hondartza eta igerileku baino gehiagotan atzo ospatu zen XVIII. 'Busti Zaitez' kanpainarekin. Kanpainaren helburua, Esklerosi Anizkoitzaren inguruan jendea sentsibilizatzea zein informatzea eta Fundacion Vasca Esclerosis Multiple Eugenia Epalza fundazioak eskaintzen dituen errehabilitazio zerbitzuak finantzatzera bideratutako diru sarrerak lortzea da. Bilboko Udaleko ordezkari gisa Getxoko Ereaga hondartzara hurbildu zena Gizarte Ekintzako Zinegotzi Iñigo Pombo izan zen, beti ere gaixotasuna pairatzen duten pertsonekiko elkartasuna adierazi eta ekintza honen alde gainontzeko herritarrak "busti daitezen" animatzera.
Esklerosi anizkoitza Nerbio-sistema Zentraleko gaixotasun autoimmunea da, garun eta muineko bat-bateko inflamazioan datza eta Euskadin 2.000 pertsonek pairatzen dute eta egun, gazteen artean ezgaitasunak eragiten dituen bigarren gaitza da. Trafiko istripuen atzetik.