"Ezarri zaizkien zerbitzu mistoak" salatu nahi ditu langileen batzordeak lanuzteekin. Tranbia gidatzeko zereginei, txanda berean, iruzurraren kontrako zereginak erantsi zaizkiela, alegia. Langileen batzordearen arabera, "arrisku psikosozialak espotentzialki haziko dira" txanda horien ondorioz, iruzurraren kontrol uneetan sortzen diren "estres eta bortxa egoerak eraginda".
Atxuriko Tranbiako erresidentziarekin adostutako akordioa "apurtu izana" leporatu diote langileek Euskotreneko zuzendaritzari.
Bada lanuzteetarako beste arrazoi bat ere, batzordeak adierazi duenez: erreserbako txandari "itzuliak egokitu izana". Bilboko Tranbiaren ezaugarriak kontutan hartuta, horrek zerbitzuaren fidagarritasunean "narbarmen eragingo du".
Hortaz, beharginen eskakizunak bi dira: "Txanda mistoak bertan behera uztea eta erreserbako txandari itzuliak ez egokitzea".
Bilboko Tranbiako beharginek lanuzteak egingo dituzte goizeko txandan, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko txandan, 18:00etatik 20:00etara, igandetan izan ezik. Gaur, uztailak 15, ekingo diote lanuezteei eta udako ordutegiak iraun bitartean -abuztuaren 29ra arte- luzatuko dute.