Flashmoba "Errondabide libre" aldarrikatzeko

uriola.eus 2015ko uzt. 14a, 08:00

Bilboko Alde Zaharreko Errondabide Kultur Elkartea eta Herriko tabernak libre nahi dituztela aldarrikatzeko flashmoba grabatu zuten joan den uztailaren 4an hainbat elkartekide eta auzotarrek.

Herriko tabernen aurkako epaia berretsi zuen Auzitegi Gorenak ekainaren 18an, eta Euskal Herriko 107 taberna eta elkarte itxi eta konfiskatzeko agindu du, tartean daude Bilboko zortzi Herriko eta horietako bat da Alde Zaharreko Errondabide Kultur Elkartea.

Sententziaren aurrean Errondabideko elkartekideek protesta modu desberdinak antolatu dituzte, besteak beste, joan den uztailaren 4an, larunbata, 'Errondabide libre!' lelopean grabatu zuten flashmoba. 11:30ean, entsaioa egin ostean, 13:30ean grabatu zuten dantza-protesta saioa elkarte aurrean.