Iberoamerikako xake txapelketa Bilbon jokatuko da 'Bilbao Chess 2015'-en baitan

uriola.eus 2015ko uzt. 15a, 08:00

Argazkia: www.fibda.com

Beste hautagaien artean, Bilbo aukeratu dute nazioarteko lehiaketa honen egoitza izateko. Xakeko federazio iberoamerikarraren arduradunen hitzetan, Bilbo aukeratu dute "nazioarteko ekimenak prestatzeko duen ahalmena" dela eta, "bereziki xakearekin zerikusirik dutenak", 2014an ospatu zen Kluben Europako Kopa bezala edota jadanik ohikoa den Grand Slameko Maisuen Finala, "kirol honen mundu mailako ekimen garrantzitsuenetariko bat".

Bere izendapenarekin, Bilbo "mundu mailako xakeko hiriburu garrantzitsuenetarikoa" bilakatuko da. Iaz Bilbao Chess 2014k Maisuen Finala eta Kluben Europako Kopa bateratu bazituen, aurten Bilbao Chess 2015ek egun eta eskenatoki berean batuko ditu VII Maisuen Finala eta Iberoamerikako VI Banakako Xake Lehiaketa.

Lehiaketa Iberoamerikarra, nazioarteko federazio honen barne dauden 23 herrien txapeldunentzako eta jokalari onenentzako –gizon zein emakumeentzako- torneo irekia da. Edizio honetan latinoamerikako elitearen ehunka lehiakideen parte-hartzea espero da, hauen artean jadaneko txapelduna, pasadan urtean titulua Linaresen lortu zuen Axel Bachman Paraguaiko maisu handia, eta baita aurreko txapelduna, 2012an Quiton ospatu zen lehiaketaren irabazlea, Ivan Salgado, Sestaoko frankizia jokalaria.

Datorren egunetan, izendapena ofizialdu egingo da hiriburu bizkaitarrean gauzatuko den Javier Ochoa de Echaguen, Xakeko Federazio Iberoamerikarraren presidentearen eta Bilboko Udaleko zein Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkarien arteko sinaduraren bidez. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia lehiaketaren babesle nagusiek Bilbao E-4 klubaren esku lagako dute ekimenaren antolakuntza. Klub honek Maisuen Finala antolatuko du baita.