Hogeita hamaika urte geroago, Bilbo osoak all iron deiadarra errepikatu du Athletic Clubek FC Barcelona taldearen aurrean lortutako garaipena ospatu eta 32. Superkoparen garaikurra jasotzean. Athletic-eko jokalariei, klubeko talde teknikoko eta zuzendaritzako kideak aldean dituztela, harrera egingo diete gaur Bilboko Udaletxean eta Bizkaiko Foru Jauregian, eta ondorioz, trafiko murrizketak ezarriko dira Kale Nagusian, Plaza Biribilean, Buenos Aires kalean, Ernesto Erkoreka Plazan, Areatzan, Campo Volantinen eta inguruko kaleetan. Behar ez bezalako eragozpenak ekiditeko, garraio publikoa erabiltzea eta, 14:30etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Hiriko erdigunera autoz ez etortzea gomendatzen da.
Lehenengo zirkulazio murrizketak 15:45 aldera ezarriko dira Bilboko Udalaren inguruetan, eta Buenos Aires kaleari zein Campo Volantini eta ondoko esparruei eragingo die nagusiki.
Lehenengo harrera ekitaldia Bilboko Udaletxean izango da 16:30ak aldera, Hiriko Alkateak, Udal Korporazioko gainerako kideekin batera eskainiko dien ongi etorriaz. Bilboko Udaletxeko balkoitik zale txurigorriak agurtu ondoren, txapeldunak Bizkaiko Foru Jauregira abiatuko dira.
Bilboko Udalean egingo zaien harrera-ekitaldia amaituta, txapeldunak Bizkaiako Foru Aldundiaren eraikin nagusira abiatuko dira, autobusez, 18:30etatik aurrera eskainiko zaien omenaldiaz gozatzeko asmoz.
Lehoiak garraiatuko dituen autobusaren pasaera errazteko, ibilgailuen trafikoa mugatuko da Kale Nagusian, Plaza Biribilean, Buenos Aires kalean, Ernesto Erkoreka Plazan, Areatzan, Campo Volantinen eta inguruko kaleetan, txurigorrien ospakizunarekin bat egingo duen jendetzaren tamainaren arabera.
Ondorioz, egoerak hala eskatuko balu, erabat itxita geratuko lirateke Udaletxeko Zubia, Areatzako sarrerak eta irteerak, eta Begoñarako igoerak eta jaitsierak Zumalakarregi Etorbidetik, baita Mazarredo Etorbidetik Urkixo Etorbidera doan zirkulazioa ere, Aldundiko harrerak dirauen bitartean.
Kasu honetan, itxitako inguruaren alde bateko eta besteko esparruen arteko zirkulazioa bide hauen bitartez egingo da:
- Salbe eta Deustuko zubiak (bi noranzkoak)
- Campo Volantinetik: Tiboli-Anselma de Salces-Uribarri-Trauko-Arno Mendia-Harritxoen bidea (kontrako noranzkoan ere bai)
- Zumalakarregi Etorbidetik: Harritxoen bidea-Arno Mendia-Trauko-Uribarri-Matiko-Tiboli
- Areatzatik: Askao (Begoña-Santutxurako noranzkoa), ibilgailu astunak izan ezik
- Erriberatik: Mesede Zubia (San Frantziskorako noranzkoa)
Nolanahi ere, trafiko murrizketak apurka apurka egingo dira, eta itxitako bideak zabaldu ahala, egoera normaltasunera itzuliko da.
Bilbobus
Aurretik deskribatutako aldaketek ere adierazitako guneetatik igarotzen diren Bilbobusei eragingo diete, eta ondorioz, ordezko ibilbide hauek erabili beharko dituzte:
- Kale Nagusia:trafiko-etenak eragindako lineak Urkixo Zumarkaletik desbideratuko dira Recalde Zumarkaleraino, eta hemendik Moyua plazan sartuko dira ohiko ibilbideari jarraitzeko.
- Kontrako norabidean, Moyua Plazatik Colon de Larreategira sartuko dira Mazarredo Zumarkarkaleraino, eta hemendik Kale Nagusira iritsi eta ohiko ibilbidea berreskuratuko dute.
- Udaletxea-Campo Volantin: trafiko-etenak eragindako lineek ibilbidea Deustuko Bidetik egingo dute, 22. linea izan ezik, hau Zumalakarregi etorbidetik joango baita.